Edukira joan

Friedrich Fröbel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Friedrich Fröbel

Bizitza
JaiotzaOberweißbach (en) Itzuli1782ko apirilaren 21a
HerrialdeaSchwarzburg-Rudolstadt
HeriotzaMarienthal (en) Itzuli1852ko ekainaren 21a (70 urte)
Hobiratze lekuaSchweina (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Louise Fröbel (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaJenako Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Johann Heinrich Pestalozzi
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa, saiakeragilea, irakaslea, idazlea eta futbolaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Musicbrainz: fb1920f6-4457-4b9b-aea4-59b711f4bd3e Find a Grave: 14945108 Edit the value on Wikidata

Friedrich Wilhelm August Fröbel (Oberweissbach, Turingia, Alemania, 1782ko apirilaren 21a - Marienthal, Alemania, 1852ko ekainaren 21a) pedagogoa izan zen, ezaguna adin txikiko haurren hezkuntzari buruzko teoria garatu zuelako, kindergarten edo haurreskola kontzeptua garatu zuelako, eta hainbat forma geometrikotako Fröbel jostailuak diseinatu zituelako. Johann Heinrich Pestalozziren eragin handia jaso zuen, eta haur bakoitzaren berezitasuna eta horretara egokitu beharra nabarmendu zituen; aldi berean, langileen haurren hezkuntzaz biziki arduratu zen. Oro har, pedagogia humanismoz osatzearen aitzindaritzat jo izan da, eta erromantizismoaren pedagogoa ere deitu izan zaio.

Turingiako eskualde batean jaio zen(Alemaniako estatu zaharrean), Oberweissbach herrixkan, 1782ko apirilaren 21ean. Sei anai-arrebako txikiena izan zen, aita artzain protestantea zuen, eta ama jaiotzetik bederatzi hilabetera hil zitzaion. Ikasi zuen bere jaiotze-herrian: matematika, geometria-eta idazten. 1792an bere osabarekin bizi izan zen Stadt-ilm hirian, eta eskola formalera joan zen.[1]

1797ko udan aitak basozain lanbidea ikastera bidali zuen, eta natura ikertzea bere bizitzako lehentasuna bihurtu zen. Denbora horretan topografia ikasi zuen, geometria, eta lurrak ebaluatzea.

18 urterekin sartu zen mineralogia eta matematika ikastera Jenako Unibertsitatean. Bi urte geroago, basozain lanbidera itzuli zen Bambergen. 1804an Fröbelek Frankfurteko Unibertsitatean arkitektura urte bat ikasi zuen, eta urtebete geroago Frankfurteko Anton Grunerren eskolan irakasten hasi zen. Grunerren iruzkinek ekarrita, Fröbelek Johann Pestalozziren ideiak ezagutu zituen, Suitzara bidaiatu zuen, eta harekin lan egin zuen, Yverdonen. Denboraldi horretan zehaztu zuen bere bokazioa maisu eta filosofo izatea dela.

1811 Fröbel Gotingako Unibertsitatera sartu zen, eta Filosofia ikasi zuen. Bost urte geroago, Alemaniako heziketa institutu unibertsala sortu zuen.


Pedagogia ideiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ikaslea tratatu behar dute bere Jainkoaren seme duintasunaren arabera eta ulermen-giroaren eta askatasunaren barruan.
  • Irakaslea ikaslea osotasunean errespetatzera behartuta dago.
  • Hezitzaileak agertu behar da, esku malgu, baina irmoarekin, dizipulua gidatzen duen gidari eskarmentudun eta lagun fidela bezala. Ez da gidari bat soilik, baizik eta heziketako subjektu aktiboa ere: ematen du orientazioa jasotzen duela, baina askatasuna uzten du, nahiz eta jarduera proposatu.
  • Maisuak gizakiaren garapen gradu desberdinak ezagutu behar ditu bere zeregina arrakastarekin burutzeko: haurtzaroa,  gaztaroa,nerabezaroa eta heldutasuna.

Egile hau kontuan hartzen dute garapen genetikoko defendatzaile bezala, sostengatzen du haurrak bere etapa guztietan eboluzionatzen duela: haurtzaroa, pubertaroa, nerabezaroa eta heldutasuna. Hauek guztiak bezain garrantzitsuak dira, haietako bakoitzean, ikasketa desberdinetan egiten baitute. Fröbelek umeen heziketa planteatzen du hiru operazio-tipotan. Hauek dira:

  • Ekintza, jarduerak.
  • Jokoa, jokoak.
  • Lana, zereginak.[2]

Lehen hezitzailea da jostailuari eta jarduerari ludikoari garrantzia ematen diena. Fröbelek, jokoaren bitartez, umeek gauzen esanahia ikasten dutela pentsatzen du. Eraikuntza-blokeak lantzen ditu, objektu guztiak bere sormena garatu ahal duelako.

Egile honen ekarpen nagusiak hurrengoak izan ditzake:

  • Heziketa beharrezkoa da, lehen bizitza-urteetatik.
  • Haurra ona da izatez.
  • Emakumeen papera garrantzitsua da umeen heziketan.
  • Fröbel lehen pedagogoa izan zen curriculum malgua garatzean (askatasuna, ekimena, etab.).
  • Lehentasuna jokoa eta jarduera da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Federico Froebel - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  2. (Gaztelaniaz) Miranda, Iván Pérez. (2015). Principales pensadores de la educación infantil. (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).