Frantziar Flandria
Itxura
Frantziar Flandria, nederlanderaz: Frans-Vlaanderen eta frantsesez: La Flandre française, Flandriako Konderria zenaren zati da, gaur egun Frantziako Nord departamenduan dagoena. Eskualde hau gaur egungo Frantzia Garaia frantziar eskualdean dago, eta nagusiki Lilleko barrutia, Douaiko barrutia eta Dunkerqueko barrutia barne hartzen ditu.
Era berean, eskualde hau beste bi azpieskualdetan banatzen da:
- Frantziar Westhoek, iparraldean, Lys ibaia eta Ipar itsasoaren artean, Dunkerqueko barrutiak osatzen du.
- Valoniar Flandria (frantsesez: La Flandre wallonne eta nederlanderaz: Waals Vlaanderen), hego-ekialdean, Lys ibaiaren hegoaldean, Lilleko barrutia eta Douaiko barrutiak osatzen dute.
Eskualde osoan frantsesa mintzatzen den arren, kostaldean berezko hizkuntza flandriera da.