Frantziako Bigarren Errepublika
Frantziako Errepublika République française | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1848 – 1852 | |||||||
Errepublika | |||||||
| |||||||
Errepublika 1848an | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Paris | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | frantsesa | ||||||
Historia | |||||||
Hasiera | 1848 | ||||||
Bukaera | 1852 | ||||||
|
Frantziako Bigarren Errepublika (frantsesez: Deuxième République française) 1848ko iraultza eta Frantziako Bigarren Inperioa hasi zuen Louis-Napoléon Bonaparteren couparen arteko Frantzian izandako gobernu errepublikarra izan zen. Ofizialki Liberté, Égalité, Fraternité (euskaraz: "Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna") goiburua zuen[1]. Bigarren errepublikaren ezaugarri nagusia "errepublika sozial eta demokratikoa" (frantsesez: la République démocratique et sociale) eta errepublika liberalaren arteko tirabirak izan ziren.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karlos X.aren aurkako Uztaileko Iraultzaren ondorioz, Luis Filipe Orléanskoa, 'errege burges' deitua, tronura ailegatu zen. Luis Filipe karta konstituzional bat ezarri zuen, erreforma liberalagoak zituena; hala ere, erreforma hauek goi burgesiari baino ez zioten mesede egiten, langile, intelektual eta behe burgesiaren kalterako. Ez zuen hauek eskatzen zuten sufragio unibertsala ezarri, izan ere, garai haietan goi burgesek, lur-jabeek eta zergadun handiek baino ez zuten bozkatzeko eskubidea.
1845etik aurrera, Frantziak krisialdi ekonomiko handi bat jasan zuen: lantegiak itxi zituzten, langabetuen kopurua hasi zen eta gosetea hedatu zen.[2] Behe burgesiak eta ikasleek langileen kexuekin bat egin zuten eta Gobernua polizia eta indar-armatuak erabiltzen saiatu zenean, hauek errefusatu eta Luis Filipe Orléanskoak abdikatu zuen. Gauzak horrela, behin-behineko gobernu bat sortu zen, Errepublika aldarrikatuko zuena.
Bi errepublikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Errepublikak bi etapa bereiziak ditu.
1848ko otsailetik apirilaren 23raino, Nazio Biltzarrerako lehendabiziko hauteskundetaraino, behin-behineko gobernuan errepublikano moderatuak (Alphonse de Lamartine, Garnier-Pagès, Arago, Crémieux, Marie), erradikalak (Ledru-Rollin, Marrast, Flocon) eta sozialistak (Louis Blanc, Albert) zeuden. Bi hilabete eskas hauetan, Gobernuak inoiz ez bezalako neurri politiko eta sozialak hartu zituen, «errepublika sozial eta demokratikoa» ezarriz.[3]
Frantziako historia |
Historiaurrea eta Antzin Aroa |
Erdi Aroa |
Aroa Modernoa |
Aroa Garaikidea |
|
Zerrendak |
---|
Hauteskunde orokorretan, gizonezkoen sufragio unibertsaleko lehendabizikoetan, nekazarien bozka, tradizioz kontserbadorea zena, erabakigarria zen oso eta politika nazionala eskuinerantz biratu zuen. Erradikalak eta sozialistak gobernutik at geratu ziren eta honek bost kidetara- Arago, Lamartine, Ledru-Rollin, Marie eta Garnier-Pagès- txikiagotu egin zen. Gobernu berriaren lehendabizikoz hartutako erabakiak ez ziren onartuak izan eta 1848ko ekainaren 23tik 26raino manifestaldiak izan ziren Parisen. Langileek kaleak hartu eta barrikadak barrikadak egin zituzten. Gobernuak, orduan, setio-egoera ezarri zuen eta Cavaignac jeneralak gogor zapaldu zuen matxinada. «Ekaineko egunak» deituriko matxinada honek trantsiziorik gabe errepublika kontserbadore eta autoritario bat ezarri zuen.
Bigarren Errepublikatik Bigarren Inperioraino
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1848ko abenduaren 10ean, gizonezkoen sufragio unibertsalen bidez, Frantziar Errepublikako presidente hautatu zuten.[4] Hautatua Luis Napoleon Bonaparte «printze-presidentea», Napoleón Bonaparteren iloba, izan zen. Konstituzioak lau urteko agintaldi bat ezartzen zuen, berrautatzeko aukerarik ez zuena.
Baina, 1850etik aurrera, Luis Napoleon Bonapartek eskualdeetako bisitak areagotu zituen, berrautaketara aurkezteko asmoa zuela adieraziz. Nazio Biltzarrak konstituzioa aldatzea errefusatu zuenean, Luis Napoleonek xeheki estatu-kolpe bat prestatu zuen eta 1851ko abenduaren 2an herrialdeko leku estrategikoenak indarrez hartu zituen. Bere arerioen aurkako errepresioa eta suntsitzea berehalakoa izan zen. Abenduaren 21ean botere-hartzea berresteko plebiszitu bat antolatu zuen eta, horretarako, hautesleriaren zati bati bozkatzeko eskubidea kendu zion.[5] Plebiszitu honi esker Konstituzioa aldatu eta presidentearen agintaldia hamar urtetara zabaldu zen, Nazio Biltzarrari eskumenak kendu zioten eta botere betearazlea nagusitu zen.
1852ko azaroaren 7an, plebiszitu berri baten bidez, Bigarren Errepublika amaitu eta Bigarren Inperioa ezarri zuten. Urte hartako abenduaren 2an, osabaren koroatzea eta Austerlitzeko Gudua gogoratuz, Luis Napoleon Bonaparte «frantziarren enperadore» bihurtu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ozouf, Mona. (1997). Pierre Nora ed. Liberté, égalité, fraternité. in: Lieux de Mémoire. III Quarto Gallimard, 4353-4389 or..
- ↑ Alexis de Tocqueville, Souvenirs (hilondokoa)
- ↑ Coutant, Arnaud. (2009). 1848, Quand la République combattait la Démocratie. Mare et Martin.
- ↑ Agulhon, Maurice. (1983). The Republican Experiment, 1848–1852. .
- ↑ Victor Hugo, Napoléon le petit, ed. Jeffs, 1862
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anceau, Eric, Napoléon III, un Saint-Simon à cheval, Paris, Tallandier, 2008.
- Choisel, Francis, La Deuxième République et le Second Empire au jour le jour, Paris, CNRS Editions, 2015.
- Girard, Louis Napoléon III, Paris, Fayard,1986.
- Tulard, Jean (dir.), Dictionnaire du Second Empire, Paris, Fayard, 1995, 1348 p.