Finkbeiner testa
Itxura
Finkbeiner testa edo Finkbeinerren testa Ann Finkbeiner zientzia arloko kazetaria izena duen test edo proba bat da, genero alborapena neurtzeko eta saihesteko.
Test honen aldaera nagusia Christie Aschwanden kazetariak proposaturiko galderak eta gaien zerrenda bat da, non kazetariei proposatzen baitzaie ez aipatzeko, ez galdetzeko, emakumezko zientzialari edo teknikariei oso topiko eta genero ikuspegitik onartzeko modukoak ez diren kontu batzuk.
Testa gainditzeko, argitaratuko den artikuluak ez ditu aipatu behar, edo are gutxiago, ez ditu azpimarratu behar:
- elkarrizketatu edo aurkeztu den pertsona emakumezkoa dela;
- haren senarraren lanbidea;
- umeen zainketa konturik;
- nola babesten dituen bere azpikoak;
- zein harrituta gelditu zen bere arloan zegoen lehiakortasunarekin;
- beste emakume batzuentzat eredua izatea;
- «lehenengo emakumea» izatea halakoa edo bestelakoa egiten.[1][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Amelia Barquin. (2014-07-03). «Finkbeiner testa kazetaritzan ere?» Kinka (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ Curtis Brainard. (2023-05-25). «'The Finkbeiner Test'» Columbia Journalism Review (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).