Fernando Sánchez Dragó
Fernando Sánchez Dragó | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1936ko urriaren 2a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Castilfrío de la Sierra, 2023ko apirilaren 10a (86 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Fernando Sánchez Monreal |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | El Pilar Ikastetxea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, politikaria, telebista aurkezlea, literatura-kritikaria, filologoa eta eleberrigilea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Televisión Española |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
sanchezdrago.com | |
Fernando Sánchez Dragó (Madril, Espainia, 1936ko urriaren 2a - Castilfrío de la Sierra, Soria, 2023ko apirilaren 10a) espainiar eskuindar idazlea izan zen. Vox alderdiarekin lotura estua izan zuen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofia eta letretan doktore zen. Espainiako unibertsitateetan irakasle izateaz gainera, Padua, Pescara eta Dakarren espainierazko irakasle izan zen, eta Espainiar hizkuntza eta literaturako irakasle Tokion eta Fezen.
Berriemaile gisa lan egin zuen atzerriko hainbat herrialdetan, eta irrati eta telebistarako saioak egin ditu Espainian, Italian eta BBC katean.
Garrantzi handiko lanak itzuli zituen. Aldebarán poesia-aldizkariaren sortzaile izan zen eta Biblioteca del Milenio (Libros Hiperión) bildumaren zuzendari. Hainbat aldizkari eta argitalpenetako lankide izateaz gainera, ipuinak, poesia, saiakera eta kritikak idatzi zituen.
Argitaratu zituen lan nagusiak hauek dira: Eldorado (1984); Las fuentes del Nilo (1986, Niloko iturriak); Gárgoris y Habidis. Una Historia mágica de España (1978, Gárgoris eta Habidis. Espainiaren historia magikoa), Saiakerako Sari Nazionala 1979an; La España mágica (1983, Espainia magikoa); Ideas para una nueva política cultural (1984, Politika kultural berri baterako ideiak); Del priscilianismo al liberalismo (1987, Priszilianismotik liberalismora); eta Volapié (1987).
1992an Planeta saria irabazi zuen.
1998an Época aldizkarirako idatzi dituen artikuluen hirugarren bilduma argitaratu zuen, El camino hacia Ítaca (Ítacarako bidea).
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- España Viva (1967)
- Gárgoris y Habidis. Una Historia Mágica de España (1978)
- La España Mágica. Epítome de Gárgoris y Habidis (1983)
- Eldorado (1984)
- Finisterre: Sobre Viajes, Travesías, Naufragios y Navegaciones (1984)
- Ideas para una Nueva Política Cultural (1984)
- Las Fuentes del Nilo (1986)
- Del Priscilianismo al Liberalismo: Doble salto sin red (1987)
- Volapié: Toros y Tauromagia (1987)
- El camino del Corazón (1990)
- La prueba del Laberinto (1992)
- La dragontea: Diario de un Guerrero (1992)
- Calendario Espiritual (1992)
- Discurso Numantino: Segunda y última salida de los ingeniosos hidalgos Gárgoris y Habidis (1995)
- La del Alba Sería (1996)
- Diccionario de la España Mágica (1997)
- En el alambre de Shiva (1997)
- El camino hacia Ítaca (1998)
- Historia Mágica del Camino de Santiago (1999)
- Carta de Jesús al Papa (Planeta, 2001)
- El Sendero de la Mano Izquierda (Martínez Roca, 2002)
- Sentado Alegre en la Popa (2004)
- Kokoro: A Vida o Muerte (Madrid, La Esfera de los Libros, 2005)
- Muertes Paralelas (Barcelona, Planeta, 2006)
- Libertad, fraternidad, desigualdad. Derechazos (Áltera, Madrid, 2007).
- Diario de la Noche. Los textos más polémicos del informativo nocturno más personal (Planeta, 2007)
- Y si habla mal de España, es español (Planeta, 2008)
- Soseki: Inmortal y tigre (Planeta, 2009)
- Historia mágica del camino de Santiago (Planeta, 2010)
- Dios los cría... y ellos hablan de sexo, drogas, España, corrupción... (Planeta, 2010)
- Esos días azules. Memorias de un niño raro (Planeta, 2011)
- Ayanta Barillirekin: Pacto de sangre (Planeta, 2013)
- La canción de Roldán: Crimen y castigo (Planeta, 2015)
- Shangri-La: El elixir de la eterna juventud (Planeta, 2016)
- España vertebrada (Planeta, 2019)
- España guadaña. Arderéis como en el 36 (Almuzara, 2019)
- Galgo corredor. Los años guerreros. 1953-1964 (Planeta, 2020)
- Habáname (Harkonnen Books, 2021)
- Un paseo por el honor y la muerte (Almuzara, 2022)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando Sánchez Dragó |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.