Evelyn Pielou
Evelyn Pielou | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bognor Regis, 1924ko otsailaren 20a |
Herrialdea | Kanada |
Bizilekua | Comox (en) |
Heriotza | Comox (en) , 2016ko uztailaren 16a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | katedraduna eta ekologoa |
Enplegatzailea(k) | Dalhousie University (en) University of Lethbridge (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Evelyn Chrystalla Pielou (Bognor Regis, Ingalaterra, 1924ko otsailaren 20a - Comox, Britainiar Kolunbia, Kanada, 2016ko uztailaren 16a ) britainiar zientzialaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Londresko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta, Biologiako Doktoregoa eskuratu ondoren, irakaslea izan zen Dalhousieko eta Lethbridgeko unibertsitateetan.
Pielouk garrantzi handiko ekarpenak egin ditu ekologia matematikoaren esparruan, eta jakintza-alor horren aitzindari gisa da ezaguna, hain zuzen ere.
Hainbat liburu idatzi ditu bere ikergaiari buruz, hala nola Introduction to Mathematical Ecology (1969), Population and Community Ecology (1974), Ecological Diversity (1975), Mathematical Ecology (1977), Interpretation of Ecological Data (1984) eta After the Ice Age (1991).
Zenbait sari eskuratu ditu, besteak beste, Ekologista Apartaren Saria, Amerikako Ekologia Elkartearen eskutik 1986an, eta Ekologista Estatistiko Bikainaren Saria, Ekologiako Nazioarteko Biltzarraren eskutik 1990ean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.