Edukira joan

Eusko Ikastola Batza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eusko Ikastola Batza
Datuak
Motaelkartea
Historia
Sorrera1986
webgune ofiziala

Eusko Ikastola Batza 1932an jeltzaleen ekimenez sortutako ikastola federazioa da.[1] 1986. urtean sortutako elkartea da, lau ikastolaren ekimenez: Bizkaiko Lauaxeta eta Lauro, Gipuzkoako Ekintzak eta Arabako Olabidek.[2]

Hona hemen zer helburu zuten, Eusko Ikastola Batzaren testu batetik hartua:

« Hezkuntza euskalduna izan dadin, ez da aski hizkuntza, geografia... euskaraz erakustea. Aitzitik, ikastetxeko jarduera guztiek eta bakoitzak bitarteko izan behar dute, irakaskuntza oso-osorik euskalduna lortzeko. »
Eusko Ikastola Batza[3]

Gainera, kristau balioak eman nahi zizkien ikasleei.[4]

Gaur egun ere, bada izen bereko federazio bat, sare pribatuko ikastola hauek biltzen dituena: Karmengo ikastola, Bera Kruz ikastola, Txomin Agirre ikastola, Begoñazpi ikastola, Lauaxeta ikastola, Artxandape ikastola, Lauro ikastola, Mariaren Bihotza ikastola, Olabide ikastola, Ekintza ikastola, Mariaren Lagundia ikastola eta San Fidel ikastola.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Erkuden Arana: «Ikastolen mugimendua (1960-1975)», Euskonews & Media, 62. zenbakia, 2000-01-14.
  2. a b «EIB | 12 IKASTOLA | 10.000 IKASLE» www.eikastolabatza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
  3. «Esaldia: Eusko Ikastolen Batza 1933», Hik Hasi, 16. zenbakia, 1997ko martxoa.
  4. Bernardo Anaut: «Euzko Ikastola Batza», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Ikastola Batza - webgune ofiziala