Eusebio Erkiaga
Eusebio Erkiaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eusebio Erkiaga Alastra |
Jaiotza | Lekeitio, 1912ko irailaren 4a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1993ko maiatzaren 31 (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, poeta, kazetaria, antzerkigilea, idazlea eta abokatua |
Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Enplegatzailea(k) | Banco de Bilbao |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Eusebio Erkiaga Alastra (Lekeitio, 1912ko irailaren 4a - Bilbo, 1993ko maiatzaren 31) euskal idazle bizkaitarra eta euskaltzaina izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara irakaslea eta kazetaria zen. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaietan Yakintza eta Euzkerea aldizkarientzako idatzi zuen, Gerra Zibilean, berriz, Eguna egunkariarentzat. 1963an euskaltzain bihurtu zen, sarrera hitzaldia Eusebio Maria Azkue herrikideari eskaini ziolarik.[1] 1964 eta 1970 artean, Banco de Bilbaok euskaraz argitaratu zuen buletina zuzendu zuen. Eusko Jaurlaritzak 1988an Euskal Letratako Merezimenduaren Saria eman zion.
Idazle bizkaitar oparo honek nobelak, antzerkia, poesia eta ipuinak idatzi zituen. "Endaitz" ezizena erabili zuen, eta mendebaleko euskaraz egin zituen bere lanak. Tartean, Bere laguna zen Lauaxetaren omenez "Ez zaitez Gernikara joan" olerkia idatzi zuen. 1993ko maiatzaren 31n hil zen Bilbon.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Arranegi". 1958, Itxaropena
- "Araibar zalduna". 1962, Itxaropena
- "Batetik bestera". 1962, Itxaropena
- "Txurio Txoria". 1986, Labayru
- "Irribarrea galtzen danean". 1987, Bizkaiko Foru Aldundia
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Antzerti yayan izan naz". 1936, López Mendizabal
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Berbalauaren kulunkan. Prosa lanak 1". 2002, Labayru
- "Berbalauaren kulunkan. Prosa lanak 2". 2002, Labayru
Olerki solteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Gartzia, Pruden. «Euskaltzaindia Lekeition, Eusebio Maria Azkueren jaiotzaren bigarren mendeurrenean» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).