Espeleoabentura
Espeleoabentura kobazuloetan egiten den aktibitateari esaten zaio, helburua aisia edo kirola denean. Helburu hori da, hain zuzen ere, espeleologiarekin desberdintzen duena (azken honen helburua zientifikoa delarik).[1][2]
Bereizketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espeleoabentura eta espeleologia bereiztearena (ingelesez caver eta speleologist desberdintzen diren bezala) aspaldiko kontua da, gutxienez XIX gizaldi amaierakoa. Sasoi horretan, esploratzaile zientifikoak turistengandik bereizi beharra izan zuten, gizartean betetzen zuten papera aldarrikatze aldera.[3] Azken aldian bereizketaren kontu honek indarra hartu du berriz, batez ere lege kontuak direla eta; adibidez, aseguruen estaldura,[4] lurpeko erreskateen kobraketa[5] edo naturgune babestuen araudiak.[6]
Harremana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da ahaztu behar espeleoabentura eta espeleologia kontzeptuekin aktibitateei buruz ari garela, ez haiek egiten dituzten pertsonei buruz. Hain zuzen ere, espeleoabentura hutsa egiten duten taldeak egon badaude (adibidez abentura kirol enpresak[7]); baina espeleologia elkarteetako kide askok ere –nahiz eta berez esplorazio zientifikora zuzendutako taldeak izan- batzuetan turismoa egiten dute, kobazulo ikusgarriak ezagutzeko. Horretara, askotan, jende bera da batzuetan espeleoabentura, eta besteetan espeleologia egiten duena.
Esan beharra dago, espeleoabenturak paper garrantzitsua betetzen duela: askotan jendearen lehen kontaktua da lurpeko munduarekin.[8] Horretara, interesa duten pertsonek espeleologiaren teknika ikasi dezakete (progresio bertikala, etabar), baita karstaren zientzien oinarriak ere. Izan ere, espeleologia talde gehienek ezin izaten dute hau eskaini, arrazoi praktikoengatik eta erantzukizun zibil kontuengatik.[9] Horrela beraz, oinarri hauek jaso eta gero, nahi dutenek tokian tokiko espeleologia taldeekin kontaktatzeko aukera dute lurpeko munduaren ezagupenean sakontzeko.[10]
Bisita kopuruaren igoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrisku kirolen gorakada dela eta, enpresa asko haitzuloetara irteerak eskaintzen hasi dira[11] eta zenbait argitalpenetan mendizaleei lurpea ezagutzeko gonbitea egiten zaie.[12] Honen ondorioz zenbait kobazulotan bisita kopurua handitu da, lurpeko ekosistema hauskorra kolokan jartzeraino. Egoera honetan, Administraziotik kobazuloak badaezpada ixteko ekimenak ugaltzen ari dira,[13] eta agerian geratu da abentura turismoaren arloaren araudia berrikusi beharra dagoela, lurpeko aktibitateei dagokionez behintzat.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Espeleísmo» http://www.antioquiadeaventura.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 4a).
- ↑ «Espeleísmo» https://www.chiapasadventure.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 4a).
- ↑ Mattes, Johannes. (2015). «Underground fieldwork – A cultural and social history of cave cartography and surveying instruments in the 19th and at the beginning of the 20th century» International Journal of Speleology (Tampa (Florida)) 44 (3): 251-266..
- ↑ «Mas de 50 deportes Incluidos» https://www.segurosescriba.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 4a).
- ↑ Euskal Espeleologoen Elkargoa. «Tasa rescate: ultimo escrito al Parlamento» http://euskalespeleo.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 4a).
- ↑ Kantabriako Gobernua. «Intervenciones (visitas, exploraciones espeleológicas y de otras características) en cavidades naturales» https://www.cantabria.es/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 4a).
- ↑ Molares do Val, Manuel. (2015eko apirilaren 9a). «Espeleísmo, deporte extremo» http://www.elcorreogallego.es/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 4a).
- ↑ «Espeleología» http://www.sustraiaknatura.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 4a).
- ↑ «Espeleologia Euskal Herrian: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldea» https://www.inguruabentura.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 4a).
- ↑ «Atxurrara exkurtsiñua» http://actualid-ades.blogspot.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 4a).
- ↑ «Espeleísmo» http://tusmejoresdeportesextremos.weebly.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 4a).
- ↑ Errazkin, Imanol. Orbegozo, Sabino.. (2017). Zulotoa. Cuevas para montañeros por Gipuzkoa y alrededores. Felix Ugarte Elkartea.
- ↑ Vasco Press. (2013ko abenduaren 24a). «Clausuradas tres cuevas en Bizkaia para proteger a los murciélagos» El Correo Español (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 4a).