Errotazismo (hizkuntzalaritza)
- Artikulu hau hizkuntza-fenomenoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errotazismo».
Hizkuntzalaritzan, errotazismoa (grezierazko ρ "rho" letraren izenetik: gure R letraren baliokidea da) fenomeno bat: hor, kontsonante bat R bilakatzen da (euskaraz, esan > erran; latinezko, bella > gaskoizko bera, "ederra"). Aldaketa linguistikoa eragiten duten fenomenoetako bat da.
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Latinez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errotazismoa latinez gertatzen da, /s/ bokal artean dagoenean. Adibidez, hirugarren deklinabideko izenetan, forma nominatiboa, S-z amaitzen da:
Nominatiboa | Genitiboa | Esanahia |
---|---|---|
colos | coloris | kolore |
corpus | corporis | gorputz |
flos | floris | lore |
genus | generis | jaiotza, genero, orokor |
honos | honoris | ohore |
ius | iuris | zuzenbide, lege, epai, epaitegi |
rus | ruris | kanpoa, errustikoa |
tempus | temporis | denbora, denborale |
Venus | Veneris | Venus |
vetus | veteris | zahar, antigualeko |
vulnus | vulneris | zauri |
Antzeko zerbait gertatzen da aditzetan:
- esām ("zen") > erām ("zen", cf. es-se, "izan").
Horretaz gain, infinitiboetako -re aditz-atzizkia, sanskritoko -san formaren zerikusia bide du eta errotazismoa bidean izandu:
- *legese > legere ("irakurri")
- *videse > videre ("ikusi")
Gaztelania zaharrean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Halaber, latinetik gaztelaniarako bilakaeran gertatu zen. -iie- multzo latindarra (i azentugabea zen) -(b)re bihurtu zen. Adibide batzuk:
- homine(m) > omne[1] *omre > hombre[2]
- nomine(m) > *nomne > *nomre > nombre
- sanguine(m) > *sangne > sangre.
Egungo gaztelanian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]l/r likidoen neutralizazioa gaztelaniaz bi fenomenoren sortzailea da:
- lambdaizazioa (r inplosiboaren ahoskera edo l bezalako silaba amaiera bat): amor > amol ("maitasuna"); televisor > televisol ("telebista"); trabajar > trabajal ("lan egin"), eta
- errotazismoa edo l > r moduan ahoskatzea. Fenomeno hori hainbat eremutan gertatzen da: Karibe osoan soziolekto baxuetan gertatzen da, baina Andaluzian eta Murtziako leku batzuetan soziolekto baxuarekiko erabat independentea da: el niño > er niño ("mutikoa").
Errotazismoaren beste fenomeno batek eragina du /z/ soinuan, zehazki, s ahostun baten aurrean dagoen ahostun bilakatzeko asimilazioa gertatzen zaio. Nahiko fenomeno berria da baina, egun, gaztelaniazko basilekto askotan zabalduta dago.
- mismo > mirmo ("bera").
Katalanez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Algereraz, bokalen arteko l > r (eta aurkakoa, r > l) gertatzen da: escola > escora ("eskola"), català > catarà ("katalan"). Halaber, bokalen arteko d > r bilakaera ere dago: cada > cara ("bakoitz"), Nadal > Naral ("Eguberriak")...
Galizieraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]/s/ fonemaren errotazismoa lagunarteko galizieran gertatzen da: as vacas > ar vacas ("behiak").
Galizieraz eta portugesez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galizieraren eta portugesaren historian, l > r errotazismoa gertatu da: branco ("zuri [kolore]"), praza / praça ("plaza"), praia ("hondartza"), nobre ("noble")...
Ingelesez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- was eta were.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ondo dokumentutako forma da gaztelania zaharrean: castellano antiguo.
- ↑ Kasu honetan,-b- ahoskapena errazteko funtzioa betetzen du.