Edukira joan

Ernest Walter Histed

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernest Walter Histed

Bizitza
JaiotzaBrighton, 1863
Herrialdea Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPalm Beach1947ko maiatzaren 27a (83/84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Lantokia(k)Brighton
Chicago
Pittsburgh
Londres eta New York

Ernest Walter Histed (Brighton, 1862-Palm Beach, 1947ko maiatzaren 27a) argazkilari anglo-estatubatuarra izan zen.

Ingalaterran jaioa, Estatu Batuetara joan zen bizitzera, eta han negozio arrakastatsua sortu zuen Chicagon eta, ondoren, Pittsburghen. Erresuma Batura itzuli zen Londresen argazki estudio bat jartzera, lehenik New Bond Streeten eta gero Baker Streeten.

1898an, [[Henry Rider Haggard], Clara Butt, Pio X.a Aita santua, Royal Academy of Arts-en akademiko batzuk eta Augusta Viktoria Schleswig-Holsteingoa enperatrizaren argazkiak atera zituen; Viktoriak berak enkargatu zuen lana. Estatu Batuetara itzuli zenean estudio bat ireki zuen New Yorken, Manhattanen. Ondoren, Floridako Palm Beachera joan zen, eta bertan jarraitu zuen lanean 1934ra arte. Palm Beachen hil zen 1947an, 85 urte zituela.

Bere obraren multzorik handiena New York Hiriko Museoan gordetzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]