Edukira joan

Enkore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enkore
Datuak
JatorriaBilbo (Bizkaia)
Musika motarock
Urteak2009 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Baga-Biga, Oihuka
Taldekideak
Xabi Hoo
Urtzi Iza
Aitor Gallastegi
Alvaro Olaetxea
Lehengo taldekideak
Ekaitz Portillo
Informazio gehigarria
http://enkore.eu/

Enkore 2009an Bilboko (Bizkaia) Errekalde auzoan sortutako musika taldea da, rock estilokoa.

EP bi eta single bat autoekoitzi zituzten, 2012an Faktore komunak (Baga-biga) diskoa kaleratu zuten; eta 2014an, Kanala (Elkar/Oihuka) diskoa. Azkeneko diskoetan arrakasta handiko zenbait kantu bildu dituzte: “Beti Gazte”, “Dantzan, dantzan!”, “Gure ereserkia”, “Muxurik muxu”, “Airea”, “Ozen oihukatu”… Gehienek Gaztea irratiko Top Gaztea zerrendako lehenengo postuak lortu dituzte Euskal Herri osoko entzuleen botoei esker.[1]

2011an XX. Gaztea maketa lehiaketako epaimahaiaren saria lortu zuten[2], aurretik beste hainbat lehiaketetan ere sarituak izan ostean. 2012an “Liet International” jaialdian aritzeko hautatuak izan ziren, Euskal Herria eta Euskara ordezkatzeko Europa mailan, 11 leihakideetatik 8. postua lortuz; eta 2013an, gauza bera egin zuten Portugaleko Minde herrian ospatu zen “Endangeraged Languages Music Festival” jaialdian.

Haien ibilbide laburrean euskal eta europar agertokian lekutxo bat egiten joan dira nazioarte mailako eszenatoki esanguratsuenetarikoak zapalduz (BBK Live, Fábrica Emídio da Silva Raposo, Ciudad de la Cultura Xixón, Gernikako-, Azkoitiko-, Basauriko-… plaza nagusiak…).

Orain arte 100 kontzertu baino gehiago eta 4 bira egin dituzte. Momentu honetan buru belarri dabiltza haien 5. biran, ETour izenekoan.[3]

  • Xabi Hoo: ahotsa
  • Urtzi Iza: gitarra
  • Aitor Gallastegui: baxua
  • Alvaro Olaetxea: bateria (2012 - )
  • Ekaitz Portillo: bateria (2009 - 2012)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Enkore», Kafeantzikia.eus.
  2. «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  3. «BIO» Enkore 2013-10-01 (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).[Betiko hautsitako esteka]
  4. Faktore komunak. (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
  5. Kanala. (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).
  6. E. (Noiz kontsultatua: 2018-04-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]