Edukira joan

Emily Arnesen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emily Arnesen

Bizitza
JaiotzaChristiania1867ko ekainaren 14a
Herrialdea Norvegia
HeriotzaOslo1928ko abuztuaren 13a (61 urte)
Hezkuntza
HeziketaZuricheko Unibertsitatea
(1902 - 1903) doktoretza
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaArnold Lang (mul) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakzoologoa, bakearen aldeko aktibista, itsas-biologoa eta mikologoa
Enplegatzailea(k)Oslo Zoological Museum (en) Itzuli  (1905 -  1926)
Oslo Zoological Museum (en) Itzuli  (1913 -  1914)
KidetzaInternational Committee of Women for Permanent Peace (en) Itzuli
Emakumeen Eskubideen aldeko Norvegiako Elkartea

 

Emily Arnesen (Christiania, Norvegia, 1867ko ekainaren 14a – Oslo, 1928ko abuztuaren 13a) Norvegiako zoologo bat izan zen, belakiei buruzko ikerketengatik ezaguna. Doktoretza bat jaso zuen bigarren emakume norvegiarra izan zen.[1][2]

Bere jaioterriko (Cristiania) Osloko Unibertsitatera joaten hasi zen 1891n. Zientzia ikasi zuen, baina urtebete baino ez zen geratu Stockholmera joan baino lehen, eta han ministro baten familiako irakasle bihurtu zen. Arnesen aldizka itzuli zen jarduera horretara hainbat familiarekin, ikasketak egin bitartean diru-sarrerak izateko. Stockholmen egon zen bitartean, eskolak hartzen hasi zen, eta horrek piztu zion bai zoologiarekiko bai botanikarekiko interesa. Kristianiako unibertsitatera itzultzean, Arnesen klase partikularrak ematen hasi zen, baina bere denbora librea zoologia ikasten zuen Johan Hjorten eskutik. Hiru urtez jarraitu zuen horrela, unibertsitatea utzi eta laborategietan lanean hasi zen arte.[1]

Arnesen 1894an saiatu zen zoologia ikasten lehen aldiz Berlingo laborategi batean, baina baztertu egin zuten.[3] Horren ostean, Kristianiako eskoletan irakatsi eta herriko zoologia laborategian aritu zen ikasturtean zehar, eta udan Norvegiako kostaldeko estazio biologikoetan kostaldeko fauna aztertzen zuen.[1]

1901ean Arnesenek Zurichera bidaiatzeko aukera eman zion beka bat jaso zuen. Bertan burutu zituen Arnesen-ek bere doktoretza-ikasketak izainen odol-hodien sistemaren egiturari buruzkoak Arnold Lang anatomistak gainbegiratuta.[2][3] 1903an doktoretza lortu zuen. Gero, lau hilabete eman zituen Amsterdamgo zoologia-museoan Max Carl Wilhelm Weberren agindupean. Bertan Norvegiako kostaldean lan egin zuenean interesatutako animalien bilketaren arduraduna izan zen: belakiena. 1905ean, Kristaniako Zoologia Museoko kontserbatzaile bihurtu zen, eta 1926ra arte mantendu zen, osasun arazoengatik erretiratu zen arte.[2][3] 1906 eta 1913 artean ornogabeei buruzko eskolak eman zituen Osloko Unibertsitatean.[1]

Gizarte gaietan parte hartzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte zirkulu askotan zegoen eta bizitza politiko aktiboa zuen, batez ere emakumeen eskubideei eta sufragioari dagokienez. Norvegiako Langileen Batasuneko batzorde exekutiboko kidea zen, eta maiz idatzi zuen egunkarietarako gai profesionaletatik hasi eta gizarte gaietaraino.[1][3]

Argitaratutako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1898an argitaratu zuen lehen lana, koralen anatomiari buruzkoa. Hala ere, gaur egun ezagunagoa da belakien azterketari egindako ekarpenengatik. Seguruenik, belakiak ikertu zituen lehen norvegiarra izan zen eta norvegiar gutxi zentratu izan dira geroztik espezie horretan.

Arnesenek belakiei buruzko lanak argitaratu zituen 1901 eta 1920 bitartean, eta bereziki garrantzitsua izan zen 1903an belakien banaketa geografikoari buruz egindako lana. Zoologiako eskola-maila altuetan erabiltzeko testu-liburu bat idatzi zuen, Charles Darwinen eboluzioari buruzko ideietan arreta handia jarriz. 1912an zoologiko museorako lehen gida-liburua ere argitaratu zuen. Bertan ornogabeen talde ezberdin asko biltzen ziren eta erakusketan zeuden bildumak azaltzen zituen.

Arnesenek belakiei egindako ekarpena bi espezieren izenetan aitortzen da: Gellius arnesenae Arndt, Anchinoe arneseni Topsent.[2]

Idatzitako lan garrantzitsuenen artean hauek aurki daitezke:

  • 1900-1901. Spongier fra den norske kyst.
  • 1902. Læregai i zoologi for gymnasiet: lidt om dyriske organismers bygning samt beskrivelse af nogle dyretyper. Kristiania.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Mary R.S. Creese, Thomas M. Creese. (Scarecrow Press). Ladies in the Laboratory II: West European Women in Science, 1800-1900: A Survey of Their Contributions to Research. .
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2017-06-14). «Emily Arnesen, zoóloga» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-11-16).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) «Emily Arnesen» Mujeres 2021-01-13 (Noiz kontsultatua: 2024-11-16).