Edukira joan

Emanuella Carlbeck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emanuella Carlbeck

(1892)
Bizitza
JaiotzaNårunga church parish (en) Itzuli1829ko abuztuaren 24a
Herrialdea Suedia
HeriotzaMariestad1901eko irailaren 10a (72 urte)
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa
Emanuella Carlbeck Copenhaguen, 1872an, egin zen pedagogoen batzar batean. Erdiko lerroan dago eserita, eskuinetik hasita lehenenegoa.

Emanuella Ottiliana Carlbeck (Nårunga, Älvsborg, Suedia, 1829ko abuztuaren 24a - 1901ko irailaren 10a) pedagogoa izan zen. Adimen-urritasuna zuten ikasleen irakaskuntzan aitzindaria izan zen, espezialista askoren ustez. 1866an, Göteborgen horrelako pertsonak atenditzeko lehen erakundea sortu zuen. Erakundean eskola eta egoitza zeuden.[1]

Emanuella Carlbeck bikario baten alaba zen. Inoiz ez zen ezkondu. Hasiera batean etxe-irakasle gisa lan egin zuen. Adimen urritasuna zuen iloba izan zuen eta orduan mundu horretan murgiltzen hasi zen. Suedian, XIX. mendearen erdialdean, ez zegoen instituziorik horrelako pertsonak artatzeko. Ondorioz, egoera horretan jaiotako haurrak familiek ezkutatzen zituzten etxean. Bere garaikidea zen Sophia Wilkens moduan, Emanuella Carlbeck gizarte erreformen alde lan egin zuten emakume bat izan zen.

1866an adimen urritasuna zuten haurrentzako lehen erakundea sortu zuen Göteborgen. Suedian horrelako lehen erakundetzat jotzen da nahiz eta zazpi urte lehenago Sophia Wilkensek antzeko bat sortu zuela jakin; Carlbeckena, ordea, herrialde horretan etorkizuneko erakunde guztien eredu bihurtuko zen. Erakundearen erabiltzaileak azkar handitu zen, azken buruan horrelako erakundea benetako berrikuntza baitzen. Hasiera batean ongintzako erakunde pribatua izan arren, 1871tik aurrera gobernuaren laguntza jasotzen hasi zen. 1885ean, azkenean, gobernuak hartu zuen bere gain erakundea. Hala ere, Carlbeckek zuzendari izaten jarraitu zuen.

Emanuella Carlbeck Suediako arreta instituzionalizatuaren sortzailetzat jotzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Suedieraz) Från idiot till medborgare: de utvecklingsstördas historia (utgåva 1. uppl.)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]