Elixabet Ibarra
Elixabet Ibarra | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Azkoitia, 1981eko ekainaren 29a (43 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,61±0,001 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Elixabet "Eli" Ibarra Rabancho (Azkoitia, Gipuzkoa, 1981ko ekainaren 29a - ) euskal futbolari ohia da. Hegaleko ezker postuan jokatzen zuen. Athletic Clubarekin bost Superliga irabazi zituen (2003, 2004, 2005, 2007, eta 2016an).[1] Emakumezkoen UEFA Kopako lehen bi agerpenetan sartu zuen gola.
Botak zintzilikatzea erabaki zuen 2017an.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eibartarrak taldean hasi zen futbolean jokatzen 1995ean, 14 urterekin.
Athleticen emakume taldea 2002-03 denboraldian sortu zen, Leioa Futbol Taldeagaz batu zenean. Leioako Emakumezkoen Taldea bi urte lehenago sortua zen, 2000 urtean, lehenago Sondikako taldean aritzen zen jokalari batzuek klub berria sortu zutenean. Azkenean Sondikako jokalari gehienak talde berrira pasa ziren, eta hori izan zan lehenengo Athletic haren oinarria, hainbat fitxaketa egin baziren ere.[2] Eta horietako bat izan zen Eli Ibarra.
Leioa taldeak ia partidu guztiak irabazi zituen. Azken mailatik abiatuta nahiko izan ziren bi denboraldi gorengo mailara heltzeko. Eta ez hori bakarrik, azken urte horretan Superligan jokatzeko aukera eskuratu zuten, eta Athleticek, ikusitakoarekin txundituta, talde biak batzeko eskaintza bat luzatu zien. Eta Leioak onartu zuen.
2002ko urriaren 6an debutatu zuen Eli Ibarrak Athleticekin, 21 urterekin.
Ez zen bukatu hor bolada ona eta Superligako lehen denboraldi hartan txapeldun geratu ziren. Gainera, partida bi San Mamesen bertan jokatu zituzten, eta horietako azkenekoan, liga eskuratu zutenenean, bete-beteta egon zen estadioa. Ezin zen gehiago eskatu, behe-behe mailatik superligako txapeldunak izatera pasa ziren ia partida guztiak irabazita. Amets betean bizi zituzten urte haiek.[2]
Geroago, beste hiru urtean jarraian irabazi zuten Superliga. Hala ere, emaitzak ez ziren hasierako denboraldian bezain ikusgarriak; lehen urteko gol festak ohikoak izan ziren, hurrengo bi urteetan berriro irabazi zuten baina nagusitasuna ez zen erabatekoa izan.[2]
Guztira Athleticen 15 denboraldi egin zituen, 413 partida eta 111 gol.[3]
Talde ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eibartarrak FT (1995 – 2002)
- Athletic Club (2002- 2017)
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Kat. | Urtea | Liga | Kopa | UEFA Womens Champions League | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Part. | Golak | Part. | Golak | Part. | Golak | |||
Athletic Club | 1. | 2016-17 | 16 | 0 | 0 | 0 | 2 | 0 |
Athletic Club | 1. | 2015-16 | 22 | 5 | 1 | 0 | - | - |
Athletic Club | 1. | 2014-15 | 23 | 1 | 1 | 0 | - | - |
Athletic Club | 1. | 2013-14 | 27 | 3 | 5 | 0 | - | - |
Athletic Club | 1. | 2012-13 | 27 | 6 | 2 | 0 | - | - |
Athletic Club | 1. | 2011-12 | 31 | 8 | 2 | 0 | - | - |
Athletic Club | 1. | 2010-11 | 26 | 7 | 4 | 1 | - | - |
Athletic Club | 1. | 2009-10 | 25 | 8 | 4 | 1 | - | - |
Athletic Club | 1. | 2008-09 | 29 | 8 | 2 | 1 | - | - |
Athletic Club | 1. | 2007-08 | 26 | 13 | 2 | 0 | 3 | 0 |
Athletic Club | 1. | 2006-07 | 26 | 13 | 2 | 0 | - | - |
Athletic Club | 1. | 2005-06 | 18 | 1 | 2 | 1 | 2 | 0 |
Athletic Club | 1. | 2004-05 | 23 | 9 | 2 | 0 | 4 | 1 |
Athletic Club | 1. | 2003-04 | 26 | 10 | 1 | 0 | 3 | 1 |
Athletic Club | 1. | 2002-03 | 22 | 12 | 2 | 1 | - | - |
Eibartarrak | - | 2001-02 | - | - | - | - | - | - |
Eibartarrak | - | 2000-01 | - | - | - | - | - | - |
Eibartarrak | - | 1999-00 | - | - | - | - | - | - |
Eibartarrak | - | 1998-99 | - | - | - | - | - | - |
Eibartarrak | - | 1997-98 | - | - | - | - | - | - |
Eibartarrak | - | 1996-97 | - | - | - | - | - | - |
Eibartarrak | - | 1995-96 | - | - | - | - | - | - |
Errekorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Athletic Clubeko neska goleatzaile handienen zerrendan dago:[4]
- Erika Vázquez 261
- "Nekane" Díez 158
- Eli Ibarra 111
- "Irune" Murua 106
- "Gurutze" Fernandez 89
- Iraia Iturregi 64
- Yulema Corres 61
- Eba Ferreira 55
- Arrate "Orueta" 53
- "Tzibi" Juaristi 49
- Athletic Clubekin partida gehien jokatu duen neska da (2020-04-03)
Nor | Partidak | Denboraldiak |
---|---|---|
Eli Ibarra | 413 | 15 |
Iraia Iturregi | 402 | 15 |
Erika Vázquez | 399 | 16 |
"Ainhoa" Tirapu | 358 | 15 |
"Nekane" Díez | 349 | 14 |
"Irune" Murua | 314 | 14 |
Arrate "Orueta" | 270 | 13 |
"Tzibi" Juaristi | 262 | 11 |
"Eunate" Arraiza | 255 | 9 |
"Gurutze" Fernandez | 240 | 8 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Elisabeth Ibarra | Jokalaria: Erdilaria | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
- ↑ a b c Brea, Unai. (2005-04-01). «Iraia Iturregi eta Irantzu Castillo: "Oraindik gizon mundua da hau"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
- ↑ «Itziar Gurrutxaga | Jokalaria: Erdilaria | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
- ↑ www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elixabete Capa
- Irantzu Castrillo
- Eba Ferreira Martínez
- Izaskun Gaztelu
- Julene Guarrotxena
- Itziar Gurrutxaga
- Iraia Iturregi
- Aitziber Juaristi
- Uguzne Mezo
- Nerea Onaindia
- Arrate Orueta
- Lorena Sanchez
- Leire Zabala