Edukira joan

Ego (ibaia)

Koordenatuak: 43°11′38″N 2°26′13″W / 43.194001°N 2.436956°W / 43.194001; -2.436956
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ego (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera15 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°11′38″N 2°26′13″W / 43.194001°N 2.436956°W / 43.194001; -2.436956
KokapenaEuskal Herria
Hidrografia
Arro hidrografikoaDeba ibaiaren arroa
IturburuaMallabia
Bokalea
()
Deba (ibaia) eta Elgoibar

Ego[1] Bizkaia ekialdeko eta Gipuzkoa mendebaldeko ibai bat da, Debaren ibaiadar nagusia. XIII. mende inguruan, hiribilduak eta probintziak sortu aurretik, Ego ibarraren ingurua industrigune garrantzitsua izan zen.

Arrangizgana mendatearen inguruan du iturria, Oiz mendiaren hegalean, Mallabian (Bizkaia). Ahoa, berriz, Deba ibaian, Eibarko Maltzaga auzoan (Gipuzkoa).

Udalerri hauek zeharkatzen ditu: Bizkaian Mallabia, Ermua (non bideratuta eta estalita dagoen) eta Zaldibar; eta Gipuzkoan Eibar (non berriro estalia duten, ahora heltzeko azken zatian).

Ermuan sartu ondoren ibaia zeharo kutsatua dago. XX. mendean eskualdean eraikitako industriak ibaia erabili du ekoizpenean. Era berean, Eibar bizitako garapenak harana etxez bete ditu.

Kutsadura dela eta, oraintsu arte ia ez du faunarik izan, iturburutik hurbileko zatian ez bada. Hala ere, 2007ko martxoan Elgoibarko Apraiz auzoan eraikitako ur araztegiak zerbait hobetu du egoera: 2008az geroztik, Debarekin duen lotunean ahateak ere ikusi izan dira.

Ego, Eibarren.

Hona hemen Egoren ibaiadar nagusiak:

  • Ezkerraldetik:
    • Berano.
    • Arrajola, Urko menditik etorria.
    • Abontza.
    • Matsaria.
    • Asua.
    • Txarakoa.
    • Azitain.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa