Eadgyth
Eadgyth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wessex, 910 |
Heriotza | Magdeburg, 946ko urtarrilaren 26a (35/36 urte) |
Hobiratze lekua | Magdeburgeko katedrala |
Familia | |
Aita | Eduardo Zaharra |
Ama | Ælfflæd, wife of Edward the Elder |
Ezkontidea(k) | Oto I.a (929 (egutegi gregorianoa) - 946 (egutegi gregorianoa)) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | House of Wessex (en) |
Jarduerak | |
Eadgyth (antzinako ingelesez: Ēadgȳð; 910 – 946ko urtarrilak 26) printzesa, Eduardo Zaharra erregearen eta Ealhswith erreginaren alaba zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hemeretzi urte zituela, bere anaia Athelstan erregeak egungo Alemaniara bidali zuen, Algiva ahizparekin batera. Athelstanen asmoa bi erresuma saxoien arteko aliantza bultzatzea zen, eta bere bi arrebak Saxoniako dukeari bidali zizkion, hark bietako bat aukera zezan. Dukeak, geroago Oton I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa enperadorea izango zenak, Eadgyth aukeratu zuen eta urte horretan bertan, 929an, ezkondu ziren[1].
Hurrengo urtean Liudolf semea jaio zen, Suabiako dukea izango zena, eta urte batzuk geroago Liutgarde alaba. Eadgyth enperatriza 946. urteko urtarrilaren 26an hil zen, 35 urte zituela[1].
Sarkofagoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008an, Magdeburgoko (Alemania) katedralean lanean ari zen arkeologo taldeak harrizko sarkofago bat aurkitu eta ireki zuen. Barruan berunezko hilkutxa zegoen, eta horren barruan gorpu baten arrastoak, zetatan bildua. Berunezko kutxaren idazkunaren arabera, gorpua Eadgythena zen, 1510. urtean berriro hilobiratua. 2009an hainbat azterketa egin zituzten Magdeburgon bertan, eta aurten arrastoak Bristolera (Ingalaterra) eraman dituzte gorpua erreginarena zela baieztatuko duten testak egiteko asmoz: isotopoen bidez, hortzak Wessex inguruan jaiotako pertsona batenak ziren ala ez ondorioztatu ahal izango dute[1].
Arrastoak aztertzen ari diren nazioarteko lantaldearen buru eta Bristoleko Unibertsitateko irakasle Mark Hortonen esanetan, emaitzak baieztatuz gero “Ingalaterrako errege-familiako kide baten gorpu osoaren arrasto zaharrenak genituzke”[1].
Hortonen aburuz, atzerritik etorritako erregina oso ezaguna eta maitatua izan zen inperioan, bere eskuzabaltasunari eta karitate obrei esker. “Emakume ederra zen, dohainez betea, duela mila urteko Galesko Diana baten modukoa”[1].