Edukira joan

Dracheko leizeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dracheko leizeak
Coves del Drac
Map
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Balearrak
UharteMallorca
UdalerriaManacor
Koordenatuak39°32′9″N 3°19′50″E
Ezaugarriak
Luzera2,4 km.

Dracheko leizeak (katalanez Coves del Drac) Espainiako Balear Uharteak autonomia erkidegoko Mallorca uharteko Manacor udalerrian dauden leize batzuk dira. Porto Cristo udalerritik hurbil daude. Leizeak 25 metroko sakoneraraino barneratzen dira, 2,4 kilometroko luzera dutelarik.

Multzoa lau leizeek osatzen dute: Cova Negra, Cova Blanca, Cova de Lluis Salvador eta Cova dels francesos, hauek euren artean loturik daudelarik. Leizeak Mediterraneo itsasoko uraren sarreran ondorioz sortu dira, eta ikerlari batzuen arabera euren sorrera garaia Miozeno aroan legoke.

Bertan, harpeko aintzira handia bat dago, Llac Martel delakoa, luzeraz 115 metro eta zabaleraz 30 metro ditu. aintzira honetan egunero zuzeneko musika klasiko emanaldiak eskaintzen dira. Emanaldia amaitzean aintzira txalupaz zeharkatu daiteke.

Porto Cristo udalerrian bi leize daude: Hamseko leizeak eta Dracheko leizeak.

Dracheko leizeetara ailegatzeko, Porto Cristo udalerrian sartu eta argi eta garbi "CUEVAS DEL DRACH" adierazten duten seinaleak jarraitzea besterik ez dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]