Djembe
Itxura
Djembe | |
---|---|
Menbranofonoa eta danborra | |
Identifikazioa | |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 211.261.1 |
Djembe edo jembe (maninkerazko jembe dʲẽbe ahoskatua,[1] N'Ko: ߖߋ߲߰ߓߋ[2] hitzetik ekarria) larruz estalitako menbranofonoa da, mendebaldeko Afrikan jatorria duena. Formaren, zuraren dentsitatearen, barne-grabatuen eta azalaren arteko desberdintasunen ondorioz, djembeak eman ditzakeen tonu-sorta zabala dago. Larrua erdigunetik gertu jotzeak nota larriagoak ematen ditu, eta ertzetik gertu jotzeak tonu zorrotzagoak sortzen ditu. Ongi findutako djembe batean, ondo bereizitako larriak, ertainak eta zorrotzak lortzen dira.
Djembeek 30 cm inguruko diametroa izan ohi dute, eta bi eta sei zentimetro arteko aldakuntza. Bi motatakoak daude: tradizionalak eta modernoak.
Djembe-jole ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abdoulaye Diakité (Senegal)
- Hani Naser (jordano-estatubatuar)
- Latyr Sy (Senegal)
- Mamady Keïta (Ginea)
- Famoudou Konaté (Ginea)
- Bolokada Conde (Ginea)
- Yamadu Bani Dunbia (Mali)
- Soungalo Coulibaly (Mali)
- Drissa Kone (Mali)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Alemanez) Friedländer, Marianne. (1992). Lehrbuch des Malinke. (1. argitaraldia) Leipzig: Langenscheidt, 279, 159–160 or. ISBN 978-3-324-00334-6..
- ↑ (Frantsesez) Tolno, Faya Ismael. (2011ko iraila). «Les Recherches linguistiques de l'école N'ko» Dalou Kende (Kanjamadi) (19): 7..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |