Diptiko
Diptikoa (grezieratik δύο "bi" y πτυχή "plaka") material baliotsuetan egindako arte-lanak dira. Materialak bolia, egurra, metala izan daiteke. Erliebez edo margolanez apaintzen ziren eta liburu baten azalak bezala tolestatzen ziren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diptiko kontsularrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diptikoen erabilera Antzinako Erroman modan egon zen. Erabiltzen ziren oharrak hartzeko liburuxkak bezala eta luxuzko artikuluak ziren, sarritan oparitzeko artikuluak. Bikainenak "kontsular" izena zutenak ziren: inperioko kontsulek opari moduan, urte hasieran, pertsonaia garrantzitsuei eta laguneei ematen zizkieten. Diptiko kontsular horiek kanpo azalan askotan, erliebez, kontsularen erretratuaz apainduta egoten ziren. Diptiko mota horren ezagutzen diren guztiak boliez eginak daude eta bizantziar estilokoak, V. eta VI. mendekoak. Dena dela, badira ere zaharragoak eta xinpleagoak diren diptikoak; hauek magistratuek eta nobleek haien erabilerako izaten ziren.[1]
Diptiko erlijiosoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geroago, erromatarren ohitura hartuta, eliza kristauak ere diptiko erlijiosoak sortu zituen. Kanpotik apaingarri erlijiosoak erakusten zituzten eta barrutik testuak irarri egiteko prestatuta zeuden; horretako euskarriaren material gainean egiten zuten edota pergamino orriak erabiltzen ziren. Jasotzen ziren testuak mota desberdinetakoak izaten ziren: hierakiaren izenak, martiriak, hildakoak mezatan kontutan edukitzeko... Horren arabera bizien eta hildakoen diptikoak bereizi egiten ziren. Ohitura hau Mendebaldeko elizan XII. mende arte gorde egin zen; ekialdean gehiago iraudu zuen, XV. mende arte. Ekialdean ere oraindik orain elizan diptiko horien oroimena gelditu da martirologioetan, nekrologioetan eta egutegietan.
Diptiko horien barietatea diptiko elizkoiak ziren. Hauek ez ziren idazteko erabiltzen, erlijioaren eszenak erakusteko baizik. Irudiak kanpoan eta barruan egon zitezkeen eta otoitz egiteko erabiltzen ziren.[2] Moda hau gotiko garaian zabaldu zen, XIII. mendearen inguruan.
Diptiko margotuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diptikoko beste bariantea binaka eginiko margolanak izan ziren. Primitibo flandestarrek teknika honen zaleak izan ziren, bereziki XV. eta XVI. mendetan. Gaia ez zen beti erlijiosoa; izan zitekeen ere historikoa edo, besterik gabe, erretratuak azaltzeko. Teknika hau margolari askok erabili zuten: Jan van Eyck, Rogier van der Weyden, Hans Memling, Hugo van der Goes Van Der...
Egungo diptikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun oraindik egiten dira diptiko erlijiosoak baina materialak arruntagoak dira, askotan paperezkoak edo plastikozkoak izanik.
Zenbait margolari garaikidek ere diptikoak margotu zitu, esaterako Andy Warholen Marylinen diptikoa, esaterako.[3]
Diptiko ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Honoriusen diptiko kontsularra, 406. urtekoa.
-
XIV. mendeko otoitz diptikoa.
-
Jesusen bizitzari buruzko XIV. mendeko otoitz diptikoa.
-
Diptikoa erlikiekin. Krakovia, 1450-1460.
-
1395-1399ko diptikoa. Londresko National Gallery.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, baita ere
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diptiko |