Diane Morgan
Diane Morgan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bolton, 1975eko urriaren 5a (49 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Bloomsbury |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Ingeles britainiarra |
Jarduerak | |
Jarduerak | komediantea, zinema aktorea, gidoilaria eta telebista zuzendaria |
Diane Morgan (Bolton, Ingalaterra, 1975 urriaren 5a) idazle, komediante eta aktore ingelesa da. Ezaguna da batez ere Philomena Cunk pertsonaia satirikoa gorpuztu duelako zenbait telesailetan: Charlie Brooker's Weekly Wipe (2013–2020) hasteko, eta gero Cunk on Britain (2018) eta Cunk on Earth (2022), azken hau Planet Earth bezalako natura-dokumental batean. Richard Attenboroughen imitazio parodiko bat egingo balu bezala jokatzen du Morganek batetik, eta bestetik elkarrizketatzaile gisa agertzen da aurpegi ezin serioagoarekin astakeria barregarrienak botaz.[1]
Alde sortzaileatk Mandy (2019an sortua) telesaila berak sortu zuela esan daiteke, gidoilari, zuzendari eta aktore nagusi gisa agertuz.[2]
Kath pertsonaia izan zen halaber Netflixeko After Life (2019–2022) komedia beltzean.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Coss, Stephen M.. (2023-12-29). «Believable chemistry, bittersweet endings: Five shows I loved in 2023» Isthmus | Madison, Wisconsin (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Ingelesez) «Interview: Diane Morgan Talks About New Series Of Mandy» Beyond The Joke 2024-03-21 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ (Ingelesez) Body, Jamie. (2022-02-06). «After Life's Diane Morgan shares real-life inspiration behind scene» Express.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).