Edukira joan

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa

Koordenatuak: 43°18′36″N 1°58′33″W / 43.30989°N 1.97592°W / 43.30989; -1.97592
Wikipedia, Entziklopedia askea
Deustuko Unibertsitatearen
Donostiako campusa
GIUTI/EUTG
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusaren aireko ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′36″N 1°58′33″W / 43.30989°N 1.97592°W / 43.30989; -1.97592
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1963
Arkitektura

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa edota GIUTI (gaztelaniaz EUTG) Gipuzkoako Donostia hiriburuan Deustuko Unibertsitateak duen campusa da.

1963an Gipuzkoako Ikasketa Unibertsitario eta Teknikoen Institutua edo GIUTI sortu zen (gaztelaniaz EUTG edota Escuela Universitaria Técnica de Gipuzkoa), aurretik zeuden hiru erakundeak bat egitean. Institutu hau, geroago, Deustuko Unibertsitatearen barnean sartu zen. Hortaz, Deustuko Unibertsitateak bi campus ditu euskal kostaldeko bi hiriburuetan: Donostiako hau eta Bilboko Deustuko Unibertsitatearen egoitza nagusia.

Jatorrizko eraikinak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako campusa Miguel de Oriol e Ybarra arkitektoak egin zuen 1961ean. Jatorrizko planak bolumen, diseinu eta funtzio desberdineko eraikin multzo bat (3 bulego-dorre (2 bakarrik eraikiak), hiru ikasgela-multzo – horietako bat azkenean gauzatu gabea –, Jesuiten Komunitatearentzako egoitza, Administrazioa, Liburutegia, Kalkulu Zentroa, etab.) eta erdiko patio handi bat (hiru puntako dorre bat zuena) izan zituen, eraikin guztiak lurraren topografiara egokituz. Eraikin multzoen, eraikuntza-material nagusien (adreilua, egurra eta teila) eta formen (triangeluarrak eta ertz biribilduak) arteko lotura-galeria bat zen multzoa bateratzen zuten elementuak, eta, aldi berean, lorategidun patio sekundarioen inguruan antolatuta zeuden. Multzoak arkitektonikoki balore handia zuen. Deustuko Unibertsitatea, ordea, zituzten beharrei erantzuteko multzoa erabat aldatu zuen: 2008an goiko dorrea bota zuten, eta lorategiak zein patioak desager arazi egin zituen, gelak eta bulegoak sortzeko. 2017ko uztailan ikasgelak bota ziren, multzoari bere balio nagusiak kenduz. Gaur egun kasik ez dira jatorrizko multzoaren aztarnak gelditzen.[1]

  • Juan Manuel Días de Guereñu: Campus de Mundaiz. 50 años de universidad en San Sebastián. Donostia: Doctor Camino Institutua, 2006, 313 or. ISBN: 84-7173-486-9.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]