Edukira joan

Debako zentral nuklearra

Koordenatuak: 43°17′44″N 2°19′04″W / 43.29556°N 2.31778°W / 43.29556; -2.31778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Debako zentral nuklearra
Mendata punta, zentral nuklearra eraiki nahi zuten gunea
Debako zentral nuklearra is located in Euskal Herria
Debako zentral nuklearra
Informazio orokorra
Koordenatuak43°17′44″N 2°19′04″W / 43.29556°N 2.31778°W / 43.29556; -2.31778
UdalerriaDeba
 Euskal Herria
Energia motaZentral nuklearra
JabeaIberdrola
Potentzia
Erreaktoreak martxan0
Kapazitatea2000 MW
Funtzionamendua
EgoeraEraiki gabe
Talde kopurua2
ErregaiaUranio aberastua
BestelakoakProiektu baztertua

Debako zentral nuklearra 1970eko hamarkadan Iberduero (gaur egungo Iberdrola) enpresak Gipuzkoako Deba udalerriko Mendata lurmuturrean eraiki behar zen zentral nuklear baten proiektua izan zen.

Zentralaren garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektuak 1.000 MWko potentziako bi talde aurreikusten zituen Mendata punta inguruan, Itxaspe eta Elorriaga auzoen artean, eta zentraletik kilometro batera urtegi bat eraiki behar zuten zentrala hozteko. I. erreaktorea 1981 eta 1982 urteren bitartean jarriko zen martxan, eta II.a 1983an.[1] Guztira, zentralaren eremuak kostaldeko 700 metro eta 300.000m²ko azalera beteko zituen.

Proiektua gauzatzeko nahian arduradunak lursailak behatu eta erosten hasi ziren,[2] eta ordurako zentral nuklearraren kontrako herritarren mugimenduak jaiota zeuden. Bestalde, 1976ko apirilaren 27an Gipuzkoako Aldundiak txosten bat ezagutarazi zuen, zeinetan azaltzen baitzen kokapena ez zela zentral nuklear bat eraikitzeko egokia.[3]

Hainbat erakundek, administraziok eta herritarrek Euskal Kostalde Ez Nuklearraren Aldeko Batzordea eratu zuten, eta 1984an bertan behera geratu zenean Lemoizko zentral nuklearra martxan jartzea, Iberduerok uko egin behar izan zion Debako eta Ispasterko zentral nuklearrak eraikitzeko asmoari.[4]

Plangintza nuklearreko beste zentralak Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ostolaza Debako kultur elkartea. «La central que no pudo ser» (Noiz kontsultatua: 2013-06-20).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Noticias de Gipuzkoa. «Dos familias de Deba recuperan los caseríos que debieron vender para crear una central nuclear» (Noiz kontsultatua: 2013-06-20).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Ainhoa Arozamena Ayala, Euskomedia. «Central Nuclear de Deba» (Noiz kontsultatua: 2013-06-20).
  4. Daniel Udalaitz, Argia. «66 erreaktore nuklearren ondoan bizi gara» (Noiz kontsultatua: 2013-06-20).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]