Dardaneloak
Dardaneloak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | itsasarte |
Luzera | 61 km |
Sakonera | 82 m |
Eponimoa | Hele Dardania |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°12′N 26°24′E / 40.2°N 26.4°E |
Honen parte da | Marmarako itsasoa Itsaso Beltza |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Çanakkale probintzia |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Dardaneloak edo Dardaneloen itsasartea[1] (turkieraz: Çanakkale Boğazı, grezieraz: Δαρδανέλλια, Dardanellia), Antzinate Klasikoan Helesponto (antzinako grezieraz: Ἑλλήσποντος), Europa eta Asiaren arteko itsasartea da, Egeo itsasoa eta Marmara itsasoak lotzen dituena. Turkian kokatua, Gallipoli penintsula eta Asia Txikiko ipar-mendebaldeko itsasertza bereizten ditu. 71 kilometroko luzera, 1.600 eta 6.500 metro arteko zabalera eta 50 metroko batez besteko sakonera ditu. Itsasarteko hiri nagusia Çanakkale da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greziarren kolonizaziorako igarobide guztiz egokia izan zen. Dardaneloen itsasartea izena K.a. I. mendean ezarri zitzaion, erromatarren eta Mitridates IV.a Pontokoa erregearen arteko bakea Dardanian, Troian, izenpetu ondoren. Lehen Mundu Gerra garaian aliatuak (Erresuma Batua, Frantzia, Australia eta Zeelanda Berria) itsasarteaz jabetzen saiatu ziren baina, Alemaniako militarrek zuzenduta, turkiarrek galarazi zieten (1915-1916), bertan izan ziren hiru guduetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/3/6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-13).