Edukira joan

Cristina Tapias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cristina Tapias
Bizitza
JaiotzaBilbo1960ko urtarrilaren 29a (64 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakjostuna, enpresaburua eta irakaslea

Facebook: cristina.tapiasaguirre.5 Edit the value on Wikidata

Cristina Tapias Aguirre (Bilbo, Bizkaia, 1960ko urtarrilaren 29a) bizkaitar jostuna, irakaslea eta enpresaburua da. 1921ean Teófila Adrada (1904.06.01 - ) izebak eta, gero, Maria Jesús Adrada (1896.01.01- 1995.05.24) amonak sortutako Adrada Joskintza Akademiaren ardura du.[1][2] Adrada ahizpen ondoren, Joskintzako Metodo Modernoa eta Goi-mailako Joskintza liburua eguneratu zituen.[3]

Ekonomia eta Enpresa zientziak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Sarrikon. Artisau lanak eta ohialak gustuko izan ditu betidanik. Amona hiltzean Adrada Akademiaren ardura hartu zuen, zuzendaritza eta gerentzia.[1][4] María Jesús Adrada amonak Bilboko akademia ezagunean asmatutako sistema erakusten jarraitzen du.[2][5][6]

María Jesús Adrada Akademia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeek beren izenean kontu korronterik ireki ezin zuten garai batean, María Jesús Adradak Kale Nagusian izan zuen lehen tailerrean familia aurrera ateratzea lortu zuen, joskintza beste maila batera eramanda. Haren ondarea bizirik jarraitu du, Adrada Metodoaren bidez. Ebaketa- eta jantzi-sistema metodo hori Estatu osoko 900 bat ikastetxetan irakastera iritsi zen. 2023. urtean 50 bat dira.[1]

María Jesús eta Teófila Adrada ahizpei Pepita Lizaturrik,[7] Parisen ikasi zuen emakume batek, irakatsi zien Frantziako hiriburuko metodoari buruz zekien guztia. Teófila hasi zen Sevillan Adrada metodoarekin. Maria Jesús Adradak urte askoan harekin lan egin ondoren, bere Metodoa, Adrada Modernoa sortu zuen. Adrada metodoak ehun urte badirau.[2] Adrada metodoak 20 edizio baditu. Bilbon ikasten zuten ikasleen bidez, hau da, ikasle horiek irakasle bihurtuta, une batean Estatuko 900 akademiatan ikasteko aukera izan zen. Bizkaian, esaterako, ehun bat zeuden. Lehen, ohikoa zen emakume guztiek janaria prestatzen eta josten ikastea.[2]

Maria Jesús Adradaren ondorengoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Jesús Adradaren biloba, Cristina Tapias, 19 urterekin murgildu zen mundu horretan. Ekonomia Zientzia ikasi zuen, baina oihalez eta makinez inguratuta egotea oso gustuko zuen. Gainera, amonak nahi zuen beste ohial eta apaingarri ematen zion aritzeko. Amonaren lana gustuko duen ondorengo bakarra da, horregatik amonaren lanarekin jarraitu du Zunzunegi kaleko akademian, amonarengandik ikasitako guztia irakasten. Joskintzako Metodo Modernoa eta Goi-mailako Joskintza liburua ere eguneratu du.[3] Urtero matrikulatzen diren 90 ikasleek –beti egoten da itxaron-zerrenda– badakite patroi on batek ez dituela modak eta joerak ezagutzen.

Maria Jesús Adradaren Metodo Modernoa
Maria Jesus Adrada Metodoaren materiala

Adrada metodo modernoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adrada edozein arropa egiteko balio duen patroi-metodoa da,[4] gonak zein prakak egiteko. Oso erraza da ikasteko, ez baita ikasketarik behar. [4] Emakume askori bizitza irabazten lagundu zion jantzigintzak. Metodoa patroien planoak egiteko erabiltzen diren kartaboi eta guzti saltzen da. Metodo berriak estilo guztietako laginak ditu: kremailerak jostea, mahuka-irekidurak, smock puntuak, poltsiko-motak... Metodo horrekin, arropa-markak sortu eta prototipoak ere egin daitezke. Oinarria beti berdina da, gero bizi garen sasoira, modara, gustura... egokitu baino ez dago.[8]

Slow Fashion (moda azkarra) eta moda iraunkor eta pertsonalizatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastetxe horretara ikasle asko joaten dira: beren ezagutzak hobetu nahi dituzten modako profesionalak, ebaketa edo kortea, jantzigintzan eta patronajean hasi nahi duten gazteak eta beren arropa egin nahi duten adin guztietako pertsonak. Denek ikas dezakete patroi bat egiten, neurriak hartzen, modu profesionalean lisatzen, arropa probatzen, kremailerak josten, zuloak egiten eta josteko makina erabiltzen.[1] Akademian urtero 90 ikasle egoten dira eta uztailean hurrengo ikasturterako matrikulazio epea irekitzen da. Mutil gutxi izaten dira, ez da % 10. Ikasturtea irailetik ekainera izaten da.[4] María Jesús Adradaren Patroiak egitea, Ebaketa eta Jantzigintza, fast fashion (azkar) deritzon moda jaio zenean, akademiak eragina izan zuen. Cristinaren iritziz:

“Jendearen pentsaera aldatu behar da, arropak gehiago iraun behar du kontsumismorik ez egoteko. Bestalde, gazteek ez dute ehun ona eta txarra bereizten. Gure arropa beste maitasun eta kolore batekin egiten dugunean, gure gustukoa da modeloa, eta perfektua izan dadin egiten dugu. [2]

XXI. mendean gora egin du akademia matrikulazioak, urtero jende mordoa itxaron zerrendan gelditzen baita. Ikasle mota asko daude: diseinua ikasi nahi duen jende gaztea, garai jakin bateko arropa egin nahi duen jendea edo erretiroa hartu ondoren joaten direnak. Ikastaro guztiak urtero egiten dira, 4 ordu edo 12 orduko astean. Konponketak edo moldaketak egiten baino ikasi nahi ez duen jendearentzat ez da egokia Akademia, horregatik, beste jostun batzuengana bidaltzen dituzte.[2]

Ikasle izan dira Bilboko Atakontu (serigrafia) markako Sara, Getxoko Maria Egidazuk sortutako alkandora zuriak egiten dituen Juls marka, edo neurri handiko arropa egiten duen Marina Irazabal, besteak beste.

2023ko uztailean 102. urteurrena Olabeagako Siloan ospatu zen koktel batekin, eta 200 pertsona joan ziren bertara. Adradaren Primo eta Pablo Castelló bilobak izan ziren; Josu Herrero, Marta Maillet Tapias, Isabel Ortigosa, Jose Antonio Nielfa 'La Otxoa', Antón San Sebastián, Juan Antonio Etxebarria, Elena Abete, Miren Onaindia, Mabel Orellana, Miguel Ángel Ruiz, Marian Azkona, Itziar Salazar, Aitor Betolaza, Montse Arazosa, Isabel Castaño, Michel Álvarez, Josu Irastorza, Begoña Pascual eta Pilar Bustamante, besteak beste. Baita Esperanza Sevilla, Trinidad Ortiz, Eunate Ugarte, Naiara Roldán, Susana Cosme, Estíbaliz Ichaso, Ana Zúñiga, Olga Gutiérrez, Mari Carmen Mallagaray, Doly Aurrecoechea, Itxazne Artetxe, Maite Moreno, Regina Astiz, Ana Marías, Chus Martínez, Koldo Aragonés y Mónica Zalbidea.[1]

Ez ziren falta izan Inés Bermejo, Trini Bombín, Feli Álvarez del Olmo, José eta Albina Martín Aragón, Lurdes Lavado, Pilar Viñas, José Luis Hernández, Carlos Gómez, Lorea Rey, Diana Cazañas, Lorena Molinos, Eunate Amías, Begoña eta Elixabete Echevarría, Ainhize Sampedro, José Antonio Mauleón, Iván Sánchez, Eneko Berasategui, Daviz Irauregi eta Ainara Montes.[1]

Cristina Tapiasek mendeurrenean amonaren hasierak gogoratu zituen:[2]

“Gezurra dirudi hainbeste iraun ahal izan duenik, eta ez dut uste itxiko denik, nahiz eta familiako jarraitzalerik ez izan, hala behar izanez gero, zenbait ikaslek interesa baitute, amonak-eta 1921ean hasitako negozioarekin jarraitzeko. Garai nahasi hartan, María Jesús Adradak bere etxean, Gran Via kalean, ireki zuen bere lantegia. Eskolak eman baino gehiago, hasieran josi egiten zuen. Gerraren ondoren bere negozioari berriro ekin zion Marqués del Puerton, eta, aurrerago, hiru ikastetxe izan zituen Bilbon: bat Buenos Aires kalean, beste bat Elkanon eta beste bat Zazpi Kaleetan. Aitonak buruko gaixotasuna izan zuen, eta hiru seme-alaba txiki zituztenez, hari ekiteko beste erremediorik ez zuen izan. Ez zuen ikasketarik, baina oso pertsona argia eta ausarta zenez, “premia” horrek bizkortu zuen amona. Akademiak demanda handia zuen eta ondo konpontzen zen Teófila ahizparengandik banatu egin zen (diru iturri handiagoa behar baitzuen familia mantentzeko) eta bere akademia, Maria Jesús Adrada akademia eta metodo liburu propioak ere sortu zituen.“[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) Soria, Txema. (2023-07-07). «Centenario con hilo y aguja» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  2. a b c d e f g h MARTINEZ DE LUNA, IÑAKI. (2022-10-23). «Zer erakusten du adinak kale-erabileran?» BAT SOZIOLINGUISTIKA ALDIZKARIA 125 (125): 111–135.  doi:10.55714/bat-125.5. ISSN 1130-8435. (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  3. a b «Hasi saioa Facebook-en» Facebook (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  4. a b c d (Gaztelaniaz) «La academia» Academia Ma. Jesus Adrada (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  5. «ACADEMIA DE CORTE Y CONFECCION Mª JESUS ADRADA, Bilbao | Academias de corte y confección Guía enBizkaia.com» guia.enbizkaia.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  6. (Gaztelaniaz) «Academia M.ª Jesús Adrada, Bilbao: página web oficial, dirección, contactos — Directorio de empresas Cataloxy.es» bilbao.cataloxy.es (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  7. ISSN https://www.bilbao.eus/bld/bitstream/handle/123456789/30776/32.pdf..
  8. (Gaztelaniaz) «Cursos» Academia Ma. Jesus Adrada (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]