Cobb-Douglas funtzioa
Mikroekonomian, Cobb-Douglas funtzioak ekoizpen-faktoreak (aldagai aske moduan) eta ekoizpena (menpeko aldagai moduan) lotzen dituzten funtzio mota bat da, funtzio potentzialean oinarriturik. Sarri, kontuan hartzen diren bi faktoreak lana eta kapitala izaten dira. Knut Wicksell (1851–1926) ekonomialariak planteatu zuen eta Charles Cobb eta Paul Douglas ekonomialariek egiaztatu zuten estatistika erabiliz 1900–1928 urte bitartean.
Ekoizpena Q eta ekoizpen-faktoreak x1, x2 badira honelakoak dira Cobb-Douglas funtzioak:
α eta β parametroek, banaka harturik, ekoizpenaren elkastikotasuna adierazten dute ekoizpen-faktore bakoitzarekiko. Horrela, α=0.15 parametroak dagokion ekoizpen faktorea unitate batean gehitzean, ekoizpena 0.15 gehituko dela adierazten du.
Batera harturik, α eta β parametroak nolakoak diren, ekoizpen funtzioak ezaugarri ezberdinak ditu:
- α+β=1, ekoizpen funtzioak errendimendu konstanteak (elastikotasun konstantea)erakusten ditu: adibidez, ekoizpen faktoreak %20 gehitzen adira, ekoizpena ere %20 gehituko da;
- α+β<1, ekoizpen funtzioak errendimendu beherakorrak erakusten ditu: adibidez, ekoizpen faktoreak %20 gehitzen badira, ekoizpena ere %20 baino gutxiago gehituko da;
- α+β>1, ekoizpen funtzioak erredimendu gorakorrak erakusten ditu: adibidez, ekoizpen faktoreak %20 gehitzen badira, ekoizpena ere %20 baino gehiago gehituko da.