1909 urtean Club Deportiu Reus sortu zen aurrez izan zen Reus Sport Club taldeari jarraipena emanez. 1917an Club Velocipedista eta SC Olímpia taldeekin bat egin zuen Reus Deportiu bihurtuz. 1951 urtean taldeak bi kirol nagusi zituen eta bitan banatzea erabaki zuen, futbol taldea alde batetik eta patin-hockey taldea bestetik.
Historia guztian zehar behe mailatan ibili zen. 1981ean lehen aldiz Bigarren B Mailara igotzea lortu zuen eta bi urte egin zituen bertan. 1999an eta 2002an igoera berriak lortu zituen eta 2016an lehen aldiz Bigarren B mailako finalera iritsi zen eta irabazi ez zuen arren Bigarren Mailara igo zen. Estreineko denboraldian 11. postuan gelditu zen.
2018ko urrian egoera ekonomikoa oso larria zuela onartu zuen, 5'3 milioi eurotako zora baitzuen. Jokalariek 3 hilabete zeramaten kobratu gabe eta kluba salatzear egon ziren baina abenduan tratu batetara iritsi eta Reus desagertzeko arriskua ekidin zen. 2019ko urtarrilaren 28an ordea Ligatik kanporatzeko erabakia hartu zen, hiru urtetarako.