Edukira joan

Cipriano Segundo Montesino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cipriano Segundo Montesino

Q57771833 Itzuli

1882 - 1901
José Solano (en) Itzuli - José Echegaray

Espainiako senataria

1881eko irailaren 2a - 1901eko abuztuaren 27a
Barrutia: Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
JaiotzaValencia de Alcántara1817ko irailaren 26a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1901eko abuztuaren 27a (83 urte)
Familia
AitaPablo Montesino Cáceres
Ezkontidea(k)Eladia Fernández de Espartero y Blanco (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCentrale Graduate School (en) Itzuli
École Centrale Paris
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaZientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia

Cipriano Segundo Montesino Estrada (Valencia de Alcántara, Cáceres, 1817ko irailaren 26a - Madril, 1901eko abuztuaren 27a) ingeniari eta politikari espainiar bat izan zen. Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako kide izan zen,[1] baita bertako presidenteorde ere urte luzez, geroago presidente, eta senatari, hark izendatuta. Espainiako senatuko presidenteorde izan zen.

Familia eta hezkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Pablo Pedro Montesino Cáceres zuen (Fuente del Carnero, Zamora, 1781Madril, 1849), Valencia de Alcántarako medikua eta Extremadurako diputatua. Politikari liberal hori Ingalaterrara erbesteratu zen 1826an. Familia Jersey uhartean finkatu zen (Britainia Handia), eta pedagogo ospetsua izaten amaitu zuen.[2]

Cipriano Parisko Arte eta Manufaktura Eskolako ingeniari zibila izan zen (École Centrale Paris) eta, lehenago, Arteen Kontserbatorioko Mekanika eta Fisikako katedraduna izan zen. Gainera, estatuko zein atzerriko hainbat elkarte zientifikotako kide izan zen, eta Lan Publikoetako zuzendari nagusia. Karlos III.aren Gurutze Handiaz saritu zuten. Gainera, idazlan eta argitalpen garrantzitsuen egilea izan zen.[3]

Eladia Fernández de Espartero Blancorekin ezkondu zen, Victoriako II. dukesa eta Lutxanako II. kondesa.[4] Suezko Kanaleko Nazioarteko Batzordeko Espainiaren kide izan zen.

Burdinbidearen negozioan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanbideko bere kideen artean itzal handiko teknikaria zen. Espainiako lehen industria ingeniaria izan zen, baita 1855eko Burdinbidearen Legea prestatu zuenetako bat, bideen zuzendari nagusia zenean. Madrildik Zaragoza eta Alacanterako Burdinbide Konpainiak hura hautatu zuen eguneroko gaiak konpontzeko, Ignacio Bauer eta, gero, Gustavo Bauerren begirada zorrotzaren pean. 1899an, Segundo Montesinok utzi egin zuen konpainia horretako bere ardura.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • López-Morell, Miguel A.. (2015). Rothschild. Una historia de poder e influencia en España. Madrid: Marcial Pons, Ediciones de Historia, S.A. ISBN 978-84-15963--59-2..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]