Edukira joan

Christine Mboma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christine Mboma

Bizitza
JaiotzaDivundu (en) Itzuli2003ko maiatzaren 22a (21 urte)
Herrialdea Namibia
BizilekuaGrootfontein (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraklasterkaria
Atletismoa
Kirol diziplinak 200 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Instagram: christine.mboma IAAF: 14913394 Edit the value on Wikidata

Christine Mboma (Divundu, 2003ko maiatzaren 22a) Namibiako atleta da 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan zirrezko domina eskuratu zuena 200 metrotako lasterketan. 18 urterekin 20 urtez azpiko 200 eta 400 metrotako munduko errekorrak egin ditu.

Testosterona maila natural altua izateagatik Mbomak eta herrialdekide duen Masilingik debekatua dute 400 metroko eta handik goragoko lasterketatan parte hartzea eta distantzia horretan ezin izan dute Olinpiar Jokoetan lehiatu[1]. Polemika handia piztu duen erabakia izan zen.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an 16 urte baino ez zituea Mbomak Cossasa Jokoetan 800 eta 1.500 metrotako lasterketak irabazi zituen (ez ofizialak). Uztailean Afrika hegoaldeko txapelketatan 800 metrotan brontzezko domina eskuratu zuen.

2020an ekitaldiz ekitaldi marka hobetuz joan zen eta Windhoeken abenduaren 17an 400 metrotan 51.57koa ezarri zuen. 2021eko apirilaren 11n 20 urtez azpiko munduko errekorra lortu zuen, 49.24 hain zuzen ere. Ekainaren 30ean berriro jaitsi zuen marka, 48.54 egin zuen Polonian. Historian lortu den 12 marka absoluturik onena da[2].

Tokioko Olinpiar Jokoetarako 400 metrotan lehiatzeko debekua jaso ondoren 200 metrotan lehiatuko zela adierazi zuen[3]. Finalera iritsi zen eta bigarren egin zuen Elaine Thompson-Herah jamaikarraren atzetik. 21.81 denbora lortu zuen, 200 metrotako 20 urtez azpiko munduko errekorra hain zuzen ere[4].

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Japonia Tokio 2020 2. lekua, zilarrezko domina 200m 21.81
  • 200 metro: 21.81 (Tokio, 2021) - 20 urtez azpiko munduko errekorra
  • 400 metro: 48.54 (Bydgoszcz, 2021) - 20 urtez azpiko munduko errekorra
  • 800 metro: 2:03.27 (Lusaka, 2021)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) www.tresite.com, Diseño UX/UI: www soychris com | Programación:. «Polémica norma sobre testosterona deja a dos atletas fuera de Juegos Olímpicos» La Silla Rota (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  2. «400 Metres - women - senior - outdoor» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  3. (Ingelesez) «Namibia teenagers barred from Olympic 400 over testosterone» AP NEWS 2021-07-02 (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  4. (Gaztelaniaz) «Elaine Thompson es la reina del sprint: doblete 100 y 200» AS.com 2021-08-03 (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).