Chino (1973ko filma)
Chino (1973ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1973 |
Izenburua | Valdez il mezzosangue |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Italia, Frantzia eta Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Spaghetti westerna, lan literario batean oinarritutako filma eta Westerna |
Iraupena | 100 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Espainia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Sturges Duilio Coletti |
Gidoigilea(k) | Arduino Maiuri Massimo De Rita (en) Clair Huffaker (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Dino De Laurentiis |
Ekoizpen-diseinatzailea | Mario Garbuglia |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Guido De Angelis |
Argazki-zuzendaria | Armando Nannuzzi Godofredo Pacheco (en) |
Chino, italieraz Valdez, il mezzosangue eta ingelesez, Erresuma Batuan Valdez the Half Breed (euskaraz Valdez Mestizoa) eta The Valdez Horses (Valdezen Zaldiak), 1973ko Duilio Coletti italiarrak eta John Sturges estatubatuarrak zuzendu eta Dino De Laurentiisek ekoiztutako spaghetti western film bat da. Lee Hoffman idazlearen The Valdez Horses (Valdezen Zaldiak) eleberrian oinarritua dago. Charles Bronson, Jill Ireland, Marcel Bozzuffi eta Vincent Van Patten aktoreek antzeztu zuten.
Italiar, espainiar eta frantziar ekoizpen bat da eta Espainiako Almeríako probintzian filmatu zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebalde Urruna, Chino Valdez (Charles Bronson) zaldiak hezitzea pasioa eta bizibide duen gizaseme mestizoa da, behinola bere arrantxoan Jamie Wagner (Vincent Van Patten) legearengandik ihesi doan mutil gazteari babesa eta aterpea emango dizkio. Ordurarte dena ongi joan arren, Chino bertako lurjabea den Maral (Marcel Bozzuffi) jauntxoaren Catherine (Jill Ireland) arrebaz maiteminduko da, Maralek harreman hori oso gaizki ikusi eta eten nahi duenez eta Jaimie gaztea aitzakitzat hartuz Valdezi bizitza ezinezkoa egiten saiatuko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Charles Bronson: Chino Valdez
- Jill Ireland: Catherine Maral
- Marcel Bozzuffi: Maral
- Vincent Van Patten: Jamie Wagner
- Fausto Tozzi: Cruz
- Ettore Manni: Sheriffa
- Corrado Gaipa: Aita
- Melissa Chimenti: Indiar neska
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1973ko filmak
- John Sturgesek zuzendutako filmak
- Duilio Colettik zuzendutako filmak
- Arduino Maiurik idatzitako filmak
- Charles Bronsonek antzeztutako filmak
- Jill Irelandek antzeztutako filmak
- Marcel Bozzuffik antzeztutako filmak
- Vincent Van Pattenek antzeztutako filmak
- Fausto Tozzik antzeztutako filmak
- Ettore Mannik antzeztutako filmak
- Corrado Gaipak antzeztutako filmak
- Melissa Chimentik antzeztutako filmak
- Dino De Laurentiisek ekoitzitako filmak
- Italiako filmak
- Espainiako filmak
- Frantziako filmak
- Spaghetti Western
- Zaldiei buruzko filmak
- Amerindiarrei buruzko filmak
- Eleberrietan oinarritutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetan girotutako filmak
- Film independenteak