Children of Bodom
Children of Bodom | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Espoo, Finlandia |
Musika mota | Death metal melodikoa Heavy metala Speed metala |
Produkzioa | |
Taldekideak | |
Alexi Laiho Roope Latvala Janne Wirman Henkka Seppälä Jaska Raatikainen | |
Informazio gehigarria | |
cobhc.com | |
Children of Bodom Finlandiatik datorren Metal taldea da. Honen musika hainbat motatakotzat hartu dezakegu(Power Metal, Heavy Metal eta Death Metal (Death Metal melodikoa). Baina Alexi Laiho taldearen abeslari eta sortzaileak, ez du gogoko etiketarik; nahiago du soilik metal deitzea.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Children of Bodom taldea 1993. urtean sortu zuten Alex Laiho (gaur egungo abeslari eta gitarristak) eta Jaska Raatikainen (gaur egungo bateriak), Inearthed izenarekin. Inearthed taldean gaur egungo taldekide guztiak zeuden, teklatuaren arduraduna izan ezik. Hau taldera sartzean, izena aldatu zuten eta gaur arte ezagutzen den taldea agertu zen. Taldearen izenaren jatorria hilketa bitxi batetik dator, oraindik argitu gabe dagoena. 60ko hamarkadan, Finlandian dagoen Bodom izeneko aintzira batean, gizon batek hiru gazte sastatu zituen; hemendik taldeak bere izena hautatzea.
Spinefarm Records diskografikarekin fitxatu aurretik hainbat demo egin zituzten. 1997an, “Something Wild” disko berriarekin, txunditurik utzi zuten publikoa, taldekideek zuten trebetasunagatik. Taldeak atera zituten bi disko berriak, Hatebreeder y Follow the Reaper, oso ezagunak izan ziren Europa osoan. Haien gaiak, amorruz eta sentimenduz beteak, beste talde berrientzako erreferentzia izan ziren, eta Hate Crew Deathroll izeneko diskarekin jarraitu zuten inoiz baino gogorrago eta melodi ezagoarekin. Azken disko hau atera ondoren Alexander Kouppala ( gitarristak ) taldea utzi zuen eta bere ordez Roople Latvala sartu zen.
Europa eta Estatu Batuetatik bira bat egin eta gero, EP eta DVD bat atera zuten Trashed, Lost & Strungout izenarekin. Bertan bi gai eta bi bertsio berri daude, "Bed of Nails" Alice Cooper-ena eta "She´s Beautiful" Andrew W.K.-ena. DVDak zuzeneko zenbait abesti dakartza eta bertan Alexanderren azkenengo kontzertua agertzen da. Bideo berriak "Trashed, Lost & Strungout" eta "Sixpounder" dira. DVD honetan taldeak Helsinkin zehar egindako bidaia ageri da.
“In Your Face” “Are You Dead Yet” diskoko lehenengo singlea da, eredu guztiak apurtu zituena. Soinua oso potentea da, eskola berriaren ezaugarri batzuekin eta doinua murriztuta. Ustekabea bigarren albumarekin heldu zen, "Oops!! I did it again" Britney Spears abeslariaren bertsio berriarekin.
2006ko urriaren 10rean "Chaos Ridden Years - Stockholm Knockout Live" kaleratu zuten, Estokolmon filmatua urte bereko otsailaren 5ean. Edukiera 3 ordukoa da eta Patric Ullaeus-ek zuzenduta dago.
2008an "Blooddrunk" izeneko diskoa kaleratu zuten, eta gaur egun arte produkzio berriena da. Diskoaren lehenengo singlea “Tie My Rope” deitzen da. Disko berri honekin taldeak erreakzio positiboa eman nahi du bere jarraitzaileen aurrean, bertan taldeak bere estiloa aldatzen baitu.
Bestalde, 2009an "Skeletons in the Closet" izeneko diska kaleratu zuten, bertsioz osatua. Bertan mota guztietako bertsioak topa ditzakegu, gogorrenetik (Slayer) komertzialenera (Britney Spears) doazenak.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alexi Laiho - Ahotsa eta gitarra (1993)
- Roope Latvala – Gitarra (2004)
- Jaska W. Raatikainen – Bateria (1993)
- Janne Wirman – Teklatua (1998)
- Henkka Seppälä – Baxua (1996)
Jatorrizko taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alexander Kuoppala – Gitarra (1993-2003)
- Sami Harash Tenetz – Ahotsa (1996-1996)
- Jani Pirisjoki – Teklatua (1993-1997)
- Erna Siikavirta – Teklatua (1998)
- Kimberly Goss – Teklatua ( irailaren 1998 )
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lanzamentu data | Titulua | Diskografika | |
1997ko otsailaren 16a | Something Wild | Spinefarm/Nuclear Blast | - |
1999ko apirilaren 16a | Hatebreeder | Spinefarm/Nuclear Blast | - |
2000ko urriaren 30a | Follow the Reaper | Spinefarm/Nuclear Blast | - |
2003ko irailaren 23a | Hate Crew Deathroll | Spinefarm/Century Media | - |
2005eko irailaren 4a | Are You Dead Yet? | Spinefarm/Century Media | #195 |
2008ko apirilaren 7a | Blooddrunk[1] | Spinefarm/Century Media | - |
2011 | Relentless Reckless Forever | Universal Music | - |
2013 | Halo of Blood | Nuclear Blast | - |
2015 | I Worship Chaos | Nuclear Blast | |
2019 | Hexed | Nuclear Blast |
Singleak eta EPak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izena | Mota |
1997 | "The Carpenter" | Single Nightwish eta Thy Serpentarekin |
1998 | "Children of Bodom" | Single Cryhavoc eta Wizzardrekin |
1998 | "Downfall" | Single |
2000 | "Hate Me" | Single |
2002 | "You're Better Off Dead!" | Single |
2003 | Needled 24/7" | Vynil-Single |
2004 | "Trashed, Lost & Strungout" | EP eta DVD-EP |
2005 | "In Your Face" | Single eta DVD-single |
Bideoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bideoa | Albuma |
"Are You Dead Yet?" | Are You Dead Yet? |
"Trashed, Lost and Strungout" | Are You Dead Yet? |
"In Your Face" | Are You Dead Yet? |
"Living Dead Beat (zuzeneko bideoa)" | Are You Dead Yet? |
"Sixpounder" | Hate Crew Deathroll |
"Needled 24/7" | Hate Crew Deathroll |
"Everytime I Die" | Follow the Reaper |
"Silent Night, Bodom Night (zuzeneko bideoa)" | Hatebreeder |
"Downfall" | Hatebreeder |
"Deadnight Warrior" | Something Wild |
"Blooddrunk" | Blooddrunk |
"Hellhounds on my Trail" | Blooddrunk |
Zuzeneko albumak eta DVDak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzeneko albunak:
• Tokyo Warhearts – zuzeneko CD (1999)
• Chaos Ridden Years – zuzeneko CD/DVD (2006)
• Live At Nosturi – zuzeneko CD(2006)
DVD-ak:
• Trashed, Lost & Strungout (2004)
• In Your Face (2005)
• Chaos Ridden Years - Stockholm Knockout Live (2006)