Charli D'Amelio
Charli D'Amelio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charli Grace D'Amelio |
Jaiotza | Norwalk, 2004ko maiatzaren 1a (20 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Marc D'Amelio |
Ama | Heidi D'Amelio |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | King School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | Influencerra, video bloggerra, dantzaria, aktorea, telebista-ekoizlea eta TikToker (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
charlidamelio.com | |
Charli D’Amelio (Norwalk, 2004ko maiatzaren 1a) dantzaria eta interneteko pertsonaia ospetsua da, batez ere Tiktok sare sozialean erakutsiriko bideoengatik ezaguna. Oso gaztetik egin zen ezaguna eta 110 milioi harpidetu baino gehiagorekin munduko tik toklari famatuenetako bat bilakatu zen.
Sare sozialetan aritu eta dantzatzeaz gain, ahizparekin makilaje produktuak merkaturatzen ditu.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004an sortu zen eta gaztetatik hasi zen dantzan. Ahizpa zaharrago bat badu, Dixie D’Amelio deitzen dena. Dixie abeslaria eta tik toklaria ere bada. Heidi D’Amelio deitzen da bien ama, top model eta argazkilaria. Aita Marc D’Amelio deitzen da eta politikaria da.
2019an hasi zen Tiktoken bideoak egiten, eta urte berean 5 milioi jarraitzaile lortu zituen[1]. "Renegade" deituriko dantzagatik bihurtu zen ezagun, batez ere. 2020an Tiktoken jarraitzaile gehien zituen kontua berea zen[2].
2020ko urtarrilean New York Times egunkariak "TikTokeko erregina" izendatu zuen. Urte berean NBA All-Star Game ekitaldian "renegade" dantza egin zuen.
2021an 100 milioi jarraitzaile zituen Tiktoken, 35 milioi instagramen, 5 milioi twitterren eta 9,5 milioi harpidedun youtuben[3].
Kolaborazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020an bere ahizparekin makilaje marka bat sortu zuen, Morphe deiturikoa. Atzazalak tindatzeko elkarte bat ere sortu zuten elkarrekin, Orosa deitua. Charli D’Amelioren izena Dunkin donutseko kafe batek hartu du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Norwalk 15-Year-Old Dancer Surges To Stardom On Social Media With Five Million Followers» Norwalk Daily Voice 2019-11-25 (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
- ↑ (Ingelesez) Leskin, Paige. (2020-03-26). «Charli D'Amelio has officially become the most followed creator on TikTok» Business Insider Australia (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
- ↑ «charli d'amelio's YouTube Stats (Summary Profile) - Social Blade Stats» socialblade.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Webgune ofiziala.
- (Ingelesez):IMDb webgunean.
- (Ingelesez):Youtubeko kanala.
- (Ingelesez):Tiktok kontua.
- (Ingelesez):Instagram.