Celine Fariala Mangaza
Celine Fariala Mangaza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bukavu, 1967ko abuztuaren 27a |
Herrialdea | Kongoko Errepublika Demokratikoa |
Heriotza | Bukavu Ospitale Nagusia, 2020ko maiatzaren 28a (52 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Lingala frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | disability rights activist (en) eta jostuna |
Celine Fariala Mangaza, Mama Leki ezizenez ere ezaguna, (Bukavu, 1967ko abuztuaren 27a – ibidem, 2020ko maiatzaren 28a) kongoar jostuna eta pertsona desgaituen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bukavu hirian jaio zen 1967ko abuztuaren 27an. 3 urterekin poliomielitisa izan zuen. Desgaitasuna eta garai hartan neskak eskolara ez joateko ohitura izan arren, 1974an ikasten hasi zen. Seigarren mailan (beste datuen arabera, zortzigarren mailan[1]) ikasten ari zela, eskola utzi zuen jostun izateko. 2006an jostun prestakuntza zentroa sortu zuen emakume desgaituzentzako. Bukavuko Safeco gobernuz kanpoko erakundeko presidenteordea ere izan zen, kongoar emakumeei trebetasun digitalak irakasten zizkiena[2].
Leki hitzak «izeba» esan nahi du lingala hizkuntzan eta Kongoko komunitatearen errespetu seinalea da[1][2].
1994an Fidel Batumikerekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten[1][2].
2020ko maiatzaren 28an hil zen Bukavun COVID-19aren ondorioz[1][2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Italieraz) «Céline Fariala Mangaza, la “zia” dei disabili congolesi» Società delle missioni africane 2020-07-19 (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Wolfe, Lauren. «Celine Fariala Mangaza, Congolese Heroine of Disabled People, Dies at 52» The New York Times 2020-06-03 (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).