Carol Rama
Carol Rama | |
---|---|
(2003) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Turin, 1918ko apirilaren 17a |
Herrialdea | Italia Italiako Erresuma (1918ko apirilaren 17a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2015eko irailaren 25a) |
Heriotza | Turin, 2015eko irailaren 25a (97 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria eta ehungintzako artista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Transavantgardea concrete art (en) Movimento Arte Concreta (en) |
archiviocarolrama.org |
Olga Carolina Rama, artistikoki Carol Rama (1918ko apirilaren 17a - Turin, 2015eko irailaren 25) emakume italiar margolaria, bere obra oso probokatzailea izan zen eta, ondorioz, askotan baztertuta. Gaur egun, aldiz, bere lanak oso baloratuak izan dira.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia desorekatu batean jaio zen: aitak, porrot egin zuen industriala eta homosexuala, bere buruaz beste egin zuen; ama ospitale psikiatriko batean sartu zuten. Carol gerra ondorengo abangoardismoko arte-mugimenduetan aurrera ateratzen saiatu zen. Bere obra, probokatzailea eta eskandalagarria, urte luzeetan erabat baztertua izan zen. Bere obra 1936an hasi zuen eta 2006 arte aktiboki lanean jarraitu zuen. 1945an bere bakarko erakuskea antolatu zuen baina, pornografikoa zela eta, itxi egin zioten eta margolanak konfiskatuak izan ziren. 1969tik aurrera bere obretan material zaharrak edo zaborrekoak sartu zituen; ezaugarri horrengatik arte poveraren mugimenduan kokatu beharko zitzaion baina haren lanak oso "zikinak" eta "probokatzaileak" ziren. Garaiko matxismoak, bestetik, bere bazterketa handitu zuen. Zentzu askotan gero etorriko zen sexualitatearen eta gorputzaren errepresentazioak aurreratu zituen. Bizitza osoan pobrezian bizi izan zen, lagunei margolanak halamoduz saltzen. Bakarrik azken hamarkadetan onartu zen bere artea. 2003an haren bizitza osoaren lan saritzeko, Veneziako Biurtekoan, Urrezko Lehoia eman zioten.[2] 2010ean San Luca Akademiak saritu zuen ere bai.
2015eko irailaren 25ean hil zen, 97 urte zituelarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Carol Ramari buruzko erreportaia.
- (Ingelesez):Carol Ramaren biografia eta lanak.
- (Ingelesez):1996an egin zioten elkarrizketa.