Carlos Mota Pinto
Carlos Alberto da Mota Pinto (Pombal, 1936ko uztailaren 25a – Coimbra, 1985eko maiatzaren 7a) portugaldar irakasle eta politikaria izan zen. Portugalgo lehen ministroa izan zen 1978tik 1979ra.
Zuzenbidean lizentziatu eta zientzia juridikoetan doktoratu zen Coimbrako Unibertsitatean, eta Portugalgo Unibertsitate Katolikoko eta atzerriko hainbat unibertsitatetako irakasle izan zen.
Krabelinen Iraultzaren ondoren, Portugalgo Alderdi Sozialdemokrataren sortzaileetako bat izan zen. Batzar Konstituziogileko diputatu hautatu zuten. Alderditik eta Francisco Sá Carneirotik aldendu zen, baina ondoren adiskidetu egin zen, eta alderdira itzuli zen 1984an eta 1985ean presidente izateko.
Merkataritza eta Turismo ministroa izan zen lehen gobernu konstituzionalean (1976-1977), lehen ministroa 1978tik 1979ra eta Defentsa ministroa 1983tik 1985era.
Bat-batean hil zen 1985ean, Aníbal Cavaco Silvari Alderdi Sozialdemokrataren lehendakarirza eman zion kongresua baino egun batzuk lehenago.