Cardigango badia
Cardigango badia (galeseraz Bae Ceredigion eta ingelesez Cardigan Bay) Irlandako itsasoan kokatzen den badia handi bat da, Galesen barneratuz, Llŷn penintsula eta Pembrokeshire artean zabaltzen da.
Cardigango badiak hondartza ugari eta itsas habitat paregabe bat du, honek Erresuma Batuko kostalde garrantzitsuenetako bat bilakatzen duelarik. Bertan kostalde hau zeharkatzen duen Ceredigion Coast Path ibilbidetik Izurde Handi nahiz Foka Grisak ikus daitezke.
Kostalde honetako eremuri gehiena ereiteko leku oparoa da, herri eta udaleku ugariz beteta, hauen artean garrantzitsuenak honako hauek lirateke: Fishguard, New Quay, Aberaeron, Aberystwyth, Borth, Aberdyfi, Tywyn, Barmouth, Porthmadog eta Pwllheli lirateke.
Badia honetan itsasoratzen diren ibai nagusiak hauek dira:l Afon Glaslyn, Teifi, Rheidol, Dyfi, Aeron, Dysynni eta Mawddach.
XX. mendearen hasieran, Cardigango badiak itsas industria indartsu baten kokalekua zen. Cardigan hiria Teifi ibaia itsasoratzen den lekuan dago, eta denbora luzez Cardiff hiriburua bera baino portu garrantzitsuagoa ere izan zen.
Kondairazko Cantre'r Gwaelod erresuma delakoa badia honetako erdialdeko eta iparraldeko eremuetan kokatzen da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Cardigango badia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cardigan eta bere badiaren webgunea (Galeseraz) (Ingelesez)
- Cardigango kostaldea eta landa (Ingelesez)
- Cardigan badiako kostaldeko ibilbidearen webgunea (Ingelesez)