Campylopus introflexus
Campylopus introflexus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Bryopsida |
Ordena | Dicranales |
Familia | Dicranaceae |
Generoa | Campylopus |
Espeziea | Campylopus introflexus |
Basionimoa | Dicranum introflexum |
Campylopus introflexus Dicranaceae familiako goroldioa da. Jatorriz hego hemisferiokoa bada ere, ia Europa osora zabaldu da[1].
Kuxin edo tapiz trinkoak eratzen dituen goroldio akrokarpiko eta bizikorra da. 0,5–10 cm bitarteko banakoak, horixka edo oliba-koloreko kuxin trinkotan elkarturik agertzen dira. 4-6 mmko filoide lantzeolatuak ditu, muturrean ile hialino eta luze bat dutenak. Goroldioa idor dagoenean, ile horiek atzerantz itzulirik egoten dira eta, gainetik begiratuta, izar zuri baten itxura izaten dute. Landare bakoizean esporofito bat baino gehiago izan daiteke. 7-12 mmko setak eta 1,5 mmko kapsula arreak. Espora txikiak, 12-14 μm artekoak[2]. Espezie aitzindaria da, eremu narriatu edo erre berriak kolonizatzen dituena. Nahiago ditu pH azidoko lurzoruak[1].
Oso hedaturik dago hego hemisferioan: Hego Amerika eta Afrikako hegoaldean, Australian eta Ozeano Bare, Atlantiko zein Indikoko uharteetan. 1941ean aurkitu zen aurrenekoz Ingalaterrako hegoaldean, eta 1954an Bretainian. Harrezkero ia Europa osoan hedatu da, Espainia eta Portugaldik Estonia, Norvegia eta Islandiaraino. Estatu Batuetan (Kalifornia, Oregon) eta Kanadan ere bertakotu da[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Campylopus introflexus DAISIE-Species Factsheet. Europe-aliens.org
- ↑ a b Campylopus introflexus NOBANIS–Invasive Alien Species Fact Sheet. Nobanis.org