C eraztuna (Saturno)
Saturnoren C eraztuna B eraztuna baino are barrualderago dago, Saturnoren erdialdetik 72.500 eta 92.000 kilometro artean hedatzen delarik. C eraztunak eta Cassini banaketa oso antzekoak dira egitura aldetik, kolore gorriaren falta, antzeko gardentasun maila eta partikula txikien urritasunaz gain. Biek zerrenda diskretoak dituzte, erregularki tartekatuak eta dizdira uniformekoak. Batek eta besteak zulo estuak ere badituzte, ondo zehaztutako ertzdunak eta erabat hutsak eta 50 eta 350 kilometro arteko zabalera erradialekoak. Zulo horietakoren batzuk, gainera, are meheagoak diren eraztunak dituzte, hauek ere ondo zehaztutako ertzdunak eta oso opakoak. Azken eraztun hauetatik zenbait eszentrikoak dira, hau da, ez zirkularrak, eta zabalera ez uniformekoak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saturno | ||
---|---|---|
Saturnoren sateliteak |