Cévennesko parke nazionala
Itxura
Cévennesko parke nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Sommet de Finiels (en) |
Mota | parke nazional, naturagune babestua eta erakunde |
Azalera | 935 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°12′N 3°24′E / 44.2°N 3.4°E |
Honen parte da | The Causses and the Cévennes, Mediterranean agro-pastoral Cultural Landscape (en) |
Mendikatea | Cévennes |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Okzitania |
Departamendua | Lozère |
Frantziako udalerri | Florac |
Cévennesko parke nazionala (frantsesez: parc national des Cévennes) Frantziako parke nazionala da, Languedoc-Roussillon eskualdean, Lozère eta Gard departamenduetan, Alèstik 30 bat kilometro mendebaldera, eta Montpelliertik 50 bat km ipar-ekialdera. 1970. urtean sortu zuten, landa eremuko kultura ondarea babestearren, eta biosferaren erreserba aldarrikatu zuen Unescok 1985ean. Klima eta zoru aniztasunari esker biotopo ugari ditu; izugarri aberatsa da, beraz, hango fauna eta landaredia. Landareei dagokienez, 2.550 mota ditu, horietarik 33 babestuak; animalia espezieak, berriz, 2410 dira. Bi ingurune ditu parkeak: erdikoa (912 km²) eta periferikoa (2.297 km²).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-3-25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |