Edukira joan

Buriana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Buriana

Bizitza
JaiotzaIrlanda, VI. mendea
HeriotzaKornualles, VI. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerakmisiolaria
Santutegia
Maiatzaren 1 eta Ekainaren 4

Santa Buriana (Berriona, Beriana, Buryan edo Beryan izenez ere ezaguna) irlandar jatorriko eremutarra izan zen. St Buryanen bizi izan zen, Penzancetik gertu (Kornualles, Ingalaterra).

Irlandako errege baten alaba omen zen (Exeterreko Martirologioaren arabera, Munsterreko buruzagi baten alaba) eta Irlandatik Kornuallesera bidaiatu zuen misiolari gisa bertako biztanleak kristautasunera konbertitzeko, San Piranekin batera. Kondaira batek kontatzen du Dumnoniako Geraint erregearen seme elbarria sendatu zuela. Gerrenek bahitu egin zuen eta San Piranek esku hartzera behartu ondoren bakarrik adostu zen Buriana askatzea. Hala ere, ezinezkoak ziruditen baldintzetan tematu zen Gerrenek. Kukuak elurrez estalitako lurren gainean hots egiten zuenean, Buriana askatuko zuela esan zuen. San Piranek gau osoan otoitz egin zuen. Mirari handiz, elurra egin zuen eta, goizean, Gerrren erregea kuku hotsarekin esnatu zen. Harrituta geratu zen eta Buriana aske utzi zuen. Handik gutxira, ordea, Gerren Buriana berriro bahitzen saiatu zen eta lortu zuen momentuan hilda erori omen zen. St Buryaneko kaperan ehortzi zuten[1][2].

Burianaren lehen aipamena XI. mendeko Exeterreko Martirologioan dago. 1740ko hamarkadan, John Wesleyk Beryan gisa aipatu zuen[3].

Erromatar Eliza Katolikoak eta Ingalaterrako Elizak santutzat hartzen dute. Santu-eguna ekainaren 4an ospatzen da Eliza Katolikoan eta maiatzaren 1ean Ingalaterrako Elizan[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Ellis, P. B. The Cornish Saints. Penryn: Tor Mark Press, 6 or..
  2. (Ingelesez) Ford, David Nash. (2006). «St. Buriana» Early British Kingdoms (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  3. a b (Ingelesez) «Saint Buriana» St Buryan Church (Penzance) (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]