Bresteko gaztelua
Bresteko gaztelua | |
---|---|
Château de Brest | |
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Defense and Security zone of France | Western defense and security zone |
Eskualdea | Bretainia |
Departamendua | Finistère |
Barruti | Bresteko barrutia |
Frantziako udalerri | Brest |
Koordenatuak | 48°22′53″N 4°29′41″W / 48.381256°N 4.494708°W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Frantziako Itsas Armada |
Izenaren jatorria | Brest |
Erabiltzailea | Brest national naval museum (en) Q30229039 Force océanique stratégique (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Pierre de Massiac (en) |
Egitura ingeniaritza | Pierre de Massiac (en) Philibert de l'Orme Sébastien Le Prestre de Vauban Amédée-François Frézier (en) André de Fautras d'Andreuil (en) |
Materiala(k) | Gneissa eta granite (en) |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00089847 |
Kontaktua | |
Helbidea | 6 boulevard Jean-Moulin |
Bresteko gaztelua (bretainieraz: Kastell Brest, frantsesez: Château de Brest) Bretainiako Brest hirian dagoen gaztelu bat da. Penfeld ibaiaren ertzean dago, Bresteko badiaren bihotzean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarren garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]III. mendean erromatarrek castellum bat eraiki zuten bertan. 3-4 metrotako altuera izan omen zuten harresiek eta 120-140 metrotako luzera. 1000 soldadu inguru sartzen ziren bertan. Badirudi ordea ez zutela guztiz osatu gaztelua 410 inguruan alde egin baitzuten. Gaztelua Leongo kondeen esku gelditu zen orduan. 1064 eta 1065 artean Conan II.a Leongo bizkondeak berriztu egin zuen gaztelua, putzu batez inguratuz eta kapera bat eraikiz barnean.
Bretainiako Dukeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1240an Bretainiako Dukeek eskuratu eta gotortu egin zuten normandiarren aurkako babes sistemaren parte bihurtuz. Burgoa gazteluan tokirik gabe gelditzen ari zela ikusita ateratzen hasi zen ibaiaren bi aldeetan zabalduz. 1341ean Bretainiako oinordekotza gerran kaltetua izan zen. XV mendean lan handiak egin ziren gazteluan, babes egiturak eta armak berriztuz.
Vaubanen gotorlekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1631 urtean Richelieu kardinalak portu militar bihurtu zuen Brest eta 1700an Vauban gotorleku ugarietako bat bilakatu zen. 1785ean Luis XVI.a Frantziakoak aginduta M. Jallier de Savault arkitektoak handitu egin zuen gaztelua.
XX. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerran alemaniar naziek hiria eskuratu eta itsaspekoen base bihurtu zuten. 1944ko Normandiako konkistaren barnean Bresteko gaztelua alemaniarren erresistentzia leku bakarretakoa bihurtu zen. Aliatuek orduan bonbakatu egin zuten eta hiria ia erabat suntsiturik gelditu zen.
1955ean Itsasgintzako Museo Nazionalak hartu zuen eta itsasontzien maketak daude bertan ikusgai.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Eraikin nagusia.
-
Azenor dorrea.
-
Paradis dorrea.
-
Itsasgintza Museo Nazionala.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bresteko gaztelua. Bresteko Ugal webgunea (Frantsesez)
- Bresteko gaztelua. Bretainiako Ondare Kulturala (Frantsesez)
- Bresteko gazteluaren 3D berreraikitzea (Frantsesez)