Edukira joan

Bizkarmuin garuntxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkarmuin garuntxo
Xehetasunak
Identifikadoreak
MeSHC10.228.140.252.700.700, C10.228.854.787.875, C10.574.500.825.700, C10.597.350.090.500.530 eta C16.320.400.780.875 C10.228.140.252.190.530, C10.228.140.252.700.700, C10.228.854.787.875, C10.574.500.825.700, C10.597.350.090.500.530 eta C16.320.400.780.875
Terminologia anatomikoa

Garuntxoaren atal funtzional bat da eta bizkarmuinarekin erlazionatuta dago, aferentzia gehienak bertatik jasoko baititu. Gehienbat garuntxoaren aurreko lobuluarekin konektatuta dago, eta eferentziak fastigio nukleotik aterako dira, baina badaude nukleo tartekatuetatik doazen beste eferentzia batzuk ere. Beraz, kasu honetan, eferentzia guztiak nukleo sakonetatik sortuko dira; izan ere, salbuespen bakarra bestibulu-garuntxoan dago.

Aferentziak goiko eta beheko gorputz adarretako eta gorputz-enborraren eremuetako informazioa dakartenak izango dira.

Beheko gorputz adar eta beheko gorputz enbor traktuak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheko gorputz adar eta beheko gorputz-enborraren eremuentzako bi traktu daude:

Atzeko bizkarmuin-garuntxo traktua (Fleching-ena):

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkarmuinean sortzen da, Stilling-Clarke nukleoan, eta bertan sinaptatu eta gero zuntzak ipsilateralki bideratzen dira alboko funikuluen atzeko ataletik. Garuntxora beheko garuntxo pedunkulutik helduko dira. Beheko gorputz adarren eta enborraren beheko atalen informazio gordina, propiozeptiboa eta epikritikoa darama.

Aurreko bizkarmuin-garuntxo traktua (Growers-ena):

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkar muinaren VII. laminetan eratzen da, sinapsia burutzen du eta bai kontralateralki zein ipsilateralki bideratzen da alboko funikuluetako aurreko ataletik. Kasu honetan, goiko garuntxo pedunkulutik sartzen dira garuntxora. Traktu honek ere beheko gorputz adarren eta enborraren beheko atalaren informazioa darama, baina prozesatuagoa, integratuagoa, formazio erretikularraren eta kortexaren eraginpean egongo dena.

Goiko gorputz adar eta goiko gorputz-enbor traktuak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiko gorputz adarrentzako eta goiko gorputz-enborarren eremuentzako beste bi traktu daude:

Ziri-garuntxo traktua (kuneozerebelosoa)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzeko bizkarmuin-garuntxo traktuaren parekoa da; hau da, horren informazio berdina darama. Ziri nukIeo gehigarrian sortuko da eta ipsilateralki beheko garuntxo pedunkuloaren bitartez garuntxora sartuko da.

Aurpegialdeko bizkarmuin-garuntxo traktua (traktu espinozerebeloso errostrala)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko bizkarmuin-garuntxo traktuaren parekoa da, eta hau ere goiko garuntxo pedunkuluetatik sartuko da.

Beste aferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aferentziekin jarraituz, bizkarmuinetik datozen aferentziez gain, bizkarmuin-garuntxoari buruaren informazio propiozeptiboaren inguruko informazioa helduko zaio trigeminoaren mesentzefalo nukleo eta trigeminoaren bizkarmuin nukleoetatik, trigemino-garuntxo traktuari esker. Hortaz, trigeminoaren bidez inerbatutako giharreriaz gain ere eragina izango du garuntxoak. Adibidez, garrantzitsua izango da murtxikatzerako garaian erabiltzen dugun indarra erregulatzeko.

Beste bi traktu deskribatu egin dira bizkarmuin-garuntxoan:

Erretikulu-garuntxo traktua:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formazio erretikularretik bideratuko du informazioa garuntxora beheko garuntxo pedunkulutik. Zuntz goroldiotsuak izango dira eta mugimenduaren informazioa ekarriko dute.[1]

Homunculu eredua

Kolikulu-garuntxo traktua / tektu-garuntxo traktua:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiko kolikulutik bideratuko du informazioa garuntxora goiko pedunkulutik. Mugimenduarekin erlazionatutako informazioa etorriko da.

Bizkarmuinetik datorren informazio honek somatotopia daukala esaten da, hau da, informazio mota bakoitza garuntxo kortexaren eremu zehatz batera bideratuko da, beti eremu berdinera. Lehen uste zen somatotopia honek homunculoaren eskema jarraitzen zuela, baina eskema horiek aldatuz joan dira eta jada ez du homunculo itxurarik. Izan ere, informazioa zatikatuago dago.

Vermisetik eta parabermaletik aterako dira, eta bi nukleoetara bideratuko dira. Vermisetik[2] bideratzen diren eferentziak Fastigio nukleoaren bitartez aterako dira garuntxotik. Eremu parabermaleko eferentziak, aldiz, nukleo tartekatuen bitartez aterako dira. Beraz, bizkarmuin-garuntxoaren eferentzia guztiak nukleoen bitartez aterako dira.

Fastigio nukleotik ateratzen diren eferentziak 3 motatakoak izango dira: alde ipsilateral edo kontralateraleko bestibulu-nukleoetara bideratzen diren zuntzak, alde kontralateraleko erretikulu formaziora eta talamoaren sabel-alboko nukleora, handik kortexera joateko. Hirurak beheko garuntxo pedunkuluaren bitartez aterako dira garuntxotik.

Eremu parabermaletik ateratzen diren eferentziak, nukleo tartekatuetara bideratzen dira, bi bide jarraituko dituzte. Batetik, eferentzia batzuk goiko garuntxo pedunkulotik alde kontralateraleko nukleo gorrira[3] joango dira. Bestetik, beste eferentzia batzuk talamoko sabel-alboko nukleora bideratuko dira, eta hortik kortexera.

Patologia: ataxia espinozerebelosoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ataxia espinozerebelosoa
Deskribapena
Motahereditary ataxia (en) Itzuli, late-onset ataxia with dementia (en) Itzuli, nervous system heredodegenerative disease (en) Itzuli, begiaren gaixotasun degeneratiboa, garuneko endekapena, gaixotasun autosomiko gainartzailea, spinocerebellar degenerations (en) Itzuli, cerebellar ataxia (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaneurologia
Identifikatzaileak
GNS-10-MKG11.8
GNS-9-MK334.3
GNS-10G11.1
OMIM164400
DiseasesDB12339
MeSHD020754
Disease Ontology IDDOID:1441

Ataxia espinozerebelosoa zenbait gaixotasunez osatutako talde bat da, non garuntxoko neuronen degenerazioa eman eta hauek hiltzen diren.

Gaixotasun hauen ondorioz garuntxoko zona ezberdinetara lotuta dauden garuneko atal ezberdinak ere kaltetu daitezke, hala nola kortexa edo enbor entzefalikoa.

Kasuen gehiengoan, degenerazio hau akats genetiko heredagarri baten ondorio izan ohi dira, zeinetan neuronen biziraupenerako proteinen produkzioa ez den egokia izaten.

Herentzia motaren arabera, ataxia mota ezberdinak daude:

Koadro klinikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintoma adierazgarrienak ibileran antzematen dira. Izan ere, gaixoa balantzaka ibiliko da, modu ezegonkor batean. Gainera, askotan eztroputzak egingo ditu. Aldi berean, gorputz enborra aurrerantz eta atzerantz mugitzen izango du eta hizkera mantsoa izango eta mugimendu mantsoak egingo ditu.

Hau sufritzen duen pertsona batek kapazitate mentala konpletuki mantenduko du, baina fisikoa pixkanaka galtzen joango da, gurpildun aulkian amaitu arte.

Gaur egun ez dago tratamendurik gaixotasun hauentzat, baina badaude tratamendu batzuk gaixotasunaren garapena mantsotzeko. Gainera, errehabilitazioa ere erabiltzen da pertsonaren  bizi-kalitatea hobetzeko.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «ANATOMIA Y FISIOLOGIA DEL SISTEMA NERVIOSO» www.iqb.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  2. (Gaztelaniaz) Vermis. 2020-05-28 (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  3. (Gaztelaniaz) Núcleo rojo. 2022-04-22 (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  4. (Gaztelaniaz) Degeneración espinocerebelosa. 2021-01-25 (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]