Bizkaiko golkoko gudua
Bizkaiko golkoko gudua | |||
---|---|---|---|
Anglo-espainiar Gerra (1585-1604) | |||
Golkoaren irudia | |||
Data | 1592ko azaroa | ||
Lekua | Bizkaiko golkoa | ||
Emaitza | Espainiar garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Bizkaiko golkoko gudua 1592ko azaroan gertaturiko itsas-gudua izan zen, Pedro Zubiaurrek zuzendutako bost urkak eta sei gerraontzik lagundutako 40 itsasontzi ingelesek osatutako konboi baten artean.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henrike III.a Frantziakoaren hilketaren ondoren, Henrike III.a Nafarroakoa protestanteak frantziar koroa bereganatu zuen. Liga Katolikoak, Sixto V.a aita santuak eta Filipe II.a Espainiako erregeak Frantziako erregetzat aitortzeari uko egin zioten. Hori zela eta, Espainiako erregeak 1590ean Juan del Águila burua zuen espedizio bat bidali zuen Frantziara.
Ingelesek, 1585ean hasitako gerragatik, protestante eta Espainiaren etsai gisa, Henrike Nafarroakoari lagundu eta tropak bidali zituzten Frantziara.
Gatazka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pedro Zubiaur buru zuen ontzidiak ingeles ontzidia eraso zuen bere bandera-ontziari eraso eta su emanez, eta horrek nahasmen handia sortu zuen konboi ingelesaren artean. Handik gutxira, sei ontziz osatutako beste eskuadra ingeles bat (Elisabet I.a erreginak frantziar protestanteei laguntzeko Bordelera bidaliak) batailara iritsi zen, eta konboia defendatzen saiatu ziren. Borroka gogorren ondoren, espainiarrak garaile atera ziren batailan, ingeles itsasontzietako batzuk oso kaltetuak izan baitziren eta beste hiru harrapatu baitzituzten.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pedro Zubiaur buru zuen ontzidiak, Ingalaterrako ontzidia baino txikiagoa izan arren, herrialde horretako ontziei aurre egin zien, arrakasta handia lortuz.
Zubiaurren ibilbiderako arrakasta izan zen, ospea eman ziona. Gero ingelesen aurkako gudu are garrantzitsuagoak borrokatu zituen, hala nola Blayeko gudua 1593an eta Kornuallesko gudua 1595ean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arsenal, León./Prado, Fernando. Rincones De Historia Española. Editorial EDAF S.L. Madril 2008. ISBN 978-84-414-2050-2
- Fernández Duro, Cesáreo (1898). Armada Española desde la unión de los reinos de Castilla y Aragón. III. lib.. Madril.
- Extractos de las juntas celebradas por la Real Sociedad Bascongada de los amigos del país, en la villa de Bilbao por julio de 1790. Gasteiz. 1790.
- MacCaffrey, Wallace T. (1994). Elizabeth I: War and Politics, 1588-1603. Princeton. Princeton University Press. USA. ISBN 978-0-691-03651-9
- Gracia Rivas, Manuel. En el IV Centenario del fallecimiento de Pedro Zubiaur, un marino vasco del siglo XVI. Itsas Memoria. Untzi Museoa. Donostia 2006.