Bill Viola
Bill Viola | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Queens eta New York, 1951ko urtarrilaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Long Beach |
Heriotza | Long Beach, 2024ko uztailaren 12a (73 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Alzheimerra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Kira Perov |
Hezkuntza | |
Heziketa | Syracuseko unibertsitatea 1973) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, bideoartista, musikaria, musikagilea, argazki-zuzendaria, film-zuzendaria, gidoilaria, installation artist (en) , telebista-ekoizlea, artista multimedia eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Long Beach Syracuse Florentzia New York eta Atsugi (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Royal Academy of Arts |
Mugimendua | new media art (en) |
Genero artistikoa | bideoartea |
billviola.com eta billviola.com | |
Bill Viola (New York, 1951ko urtarrilaren 25a - Long Beach, 2024ko uztailaren 12a) bideoartista, ikusizko diseinatzaile eta zinema zuzendari estatubatuarra izan zen. Ikus-entzunezko bitarteko elektroniko berriak erabiltzen dituzten artisten belaunaldian eragin handienetakotzat jotzen da. Bere lanek bideo-instalazioak, entzumen-giroak eta performancea biltzen dituzte. Giza izaeraren esperientzien eta kezken ingurukoak dira gaiak, hala nola jaiotza, heriotza eta kontzientzia. Kritikak XX. mendeko artista esanguratsuenetakotzat jo izan du Bill Viola.[1]
Bideokamerak zituen lantresna nagusi, eta bitarteko elektronikoekin esperimentatuz sortzen zituen artelanak. Berrogei urteko ibilbidean, bideo artearen garapenean eragin nabarmena izan zuen, eta aitzindaritzat jo izan zen haren obra horregatik.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko urteetan hasi zuen bere ibilbidea Violak, bideo artearen bidetik. Orduan hasi zen diziplina hori bere lekua egiten, eta garai hartako hainbat sortzailek eraginda hartu zuen bide hori berak ere. Ez alferrik, Syracuseko Unibertsitatean ikasi zituen Arte Ederrak, zeina sorkuntzarako bitarteko berriak erabiltzen lehen ikastegietako bat izan zen. Musika elektronikoko ikasketak ere egin zituen han, eta bere artelanetarako doinuak ere sortu izan zituen gerora. Edonola ere, eta bide berritzaileak urratu arren, Errenazimentuko artista handien obrak hartu zituen inspirazio iturritzat hasieratik.[2]
Hamarkada hartan eta hurrengoan, Italian egin zuen lan, bai David Tudor pianista eta konpositorearekin, bai Florentziako bideogintza estudio batean, eta bideo artea lantzen zuten beste hainbat sortzaile ezagutu zituen. Urte haietan, garapen bat izan zuen bere obrak, bai ikus-entzunezkoetan izandako aurrerapenengatik, bai bere bizitzan izandako aldaketengatik. Hain zuzen, 1990eko urteetan traza pertsonalagoa hartu zuten haren lanek, amaren heriotzak eta semearen jaiotzak eraginda, besteak beste; horren erakusle da Nantesko triptikoa obra, esaterako.[2]
Bere etxean hil zen Viola, Alzheimerren gaitzaren ondorioz, bere Long Beacheko etxean (Kalifornia, AEB).
Gaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hain zuzen, jaiotza, heriotza eta denboraren joana bere obra osoaren ardatzean egon ziren. Egunerokoaren irudi poetikoak grabatuz sortzen zituen artelanak, eta pantaila handietan erakusten zituen ondoren, abiadura geldoan erreproduzituta gehienetan. Kira Perovek azaldutakoaren arabera, modu horretan sentipenak lehen planoan jarri nahi zituen artistak: «Mugimenduak geldoan ikusten direnean, esentzia ikustea errazagoa da, eta sentimenduen barnean dagoena ikusgarri egiten da». Sinplea zen Violaren lana, Peroven arabera, begiratu besterik ez baitzen egin behar. Jean Luc Marion filosofo frantsesa oinarri hartuta, artistak sinisten baitzuen artea gai zela norbera ikusteko kapaz ez den hori ikusgarri egiteko. Eta hala, teknika berriekin bazen ere, gizakiaren betiko kezkei heldu zien bere lanetan. Perov: «Billentzat, artistaren rol nagusia gizakiaren arima irudikatzea da, eta, bide horretan, teknologia tresna bat besterik ez da harentzat».[2]
Lan ezagunenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Quintet Series (2000),
- Observance (2002),
- The Tristan Project (2004) —Peter Sellars opera zuzendariarentzat sortu zituen piezak, Wagnerren Tristan eta Isolda operarako—,
- The Night Journey (2005),
- Ocean Without a Shore (2007) —Veneziako biurtekoan aurkeztu zuena—
- Bodies of Light (2009).
Haren instalazioetako batzuk munduko museo garrantzitsuenetan daude, eta hainbatetan jaso izan zuen aitortza bere obrengatik.
Bilboko Guggenheimen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilboko Guggenheimen museoak atzera begirako erakusketa zabala eskaini zion 2017an; haren 24 obra bildu, eta kronologikoki antolatu zituen zortzi galeriatan barrena. Aretoen iluntasunean jarri zituzten ikusgai pieza guztiak, ikusleari patxadaz behatzeko eta haietan murgiltzeko aukera emateko. Horixe baitzuen xede Violak: «Ulertu dut azkenean nire obra existitzen den lekurik garrantzitsuena ez dela museoko galeria, pantailadun gela edo telebista, ikusi duen ikuslearen adimena baizik».[2]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009: Eugene McDermott Award in the Arts, MIT, Cambridge[3]
- 2010: Liejako Unibertsitatearen Honoris Causa Doktorea.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.nytimes.com/2024/07/13/arts/bill-viola-dead.html
- ↑ a b c d e Sarasola, Ainhoa. Bill Viola artista estatubatuarra hil da. Berria, 2024/07/13..
- ↑ http://web.mit.edu/newsoffice/2009/arts-mcdermott-adv-0227.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20111002044332/http://www.ulg.ac.be/cms/c_1233755/bill-viola-recoit-les-insignes-de-docteur-honoris-causa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Bill Violaren webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Bill Violaren lehen biografia.
- (Gaztelaniaz):https://web.archive.org/web/20140320215805/http://cendeac.net/admin/archivo/docdow.php?id=248