Berriozar Baietz
Itxura
Berriozar Baietz Espainiako Alderdien Legea onartu ondoren Berriozarren sorturiko plataforma ezkertiar eta abertzalearen izena da. 2003an sortu zen Udal Hauteskundeetan aurkezteko, eta Espainiako Audientzia Nazionalak legez kanpo utzi ez zuen plataformetako bat izan zen. Guztira 723 boto jaso zituen (emandako botoen %19,78) eta 3 zinegotzi lortu zituen.