Benny Goodman
Benny Goodman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Benjamin David Goodman |
Jaiotza | Chicago, 1909ko maiatzaren 30a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 1986ko ekainaren 13a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Long Ridge Union Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | David Goodman |
Ama | Dora Grisinsky |
Ezkontidea(k) | Alice Frances Hammond (en) (1942ko martxoaren 14a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Harrison Technical High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Eric Simon (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, musika-talde gidaria, klarinete-jotzailea, jazz musikaria, saxofoi-jotzailea, zinema aktorea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Benny Goodman and His Orchestra |
Genero artistikoa | jazza swinga big banda |
Musika instrumentua | Klarinetea |
Diskoetxea | Bluebird Capitol Records Chess Records Columbia Records RCA Victor |
bennygoodman.com | |
|
Benny Goodman (Chicago, 1909ko maiatzaren 30a - New York, 1986ko ekainaren 13a), estatubatuar musikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1909an jaio zen, Chicagon, poloniar jatorrizko judu familia batean. Musika ikasten Kehelah Jacob sinagogan hasi zen, hango orkestran parte hartu zuelako. Garai hartan Chicagora etorritako musikari famatu ugarien eraginez, jazz musika bereganatu zuen. Hamalau urterekin eskola utzi eta musikari profesional bilakatu zen.
1925ean, orkestra garrantzitsu batean sartu zen: Ben Pollacken orkestran zehazki. 1934. urtera arte ez zuen bere orkestra propioa sortu. NBC irratian kontratatua izan zen eta estatu guztian zehar entzun ziren bere obrak, Let´s Dance deiturikoa. Urte batzuk igaro ondoren, erdi-mailako amerikarren musikari gogokoena bihurtu zen eta “Swing aroa” hasi orduko Benny famatua bihurtu zen.
John Hammond produktorea ezagutu zuen eta Ameriketako familia aberatsetara gerturatu zuen bere musika. Bere orkestran musikari famatu asko sartu ziren, esate baterako, Teddy Wilson, Lionel Hampton edo Gene Krupa. Bere orkestran Bunny Berigan, Ziggy Elman edo Vido Musso bezalako musikari famatuak zeuden eta honek “The Big Broadcast” film musikalean parte hartu zuen, “Swing erregea” deituko ziotelarik.
1939an, Goodman RCAtik joan egin zen eta Columbiagatik fitxatu zuen. Bere taldetik musikari asko joan zaizkion eta urte horren amaieran bakarlari hoberenaren saria jaso zuen. Bere bandak eta osatzen zuen seikoteak talderik ospetsuenaren zerrendak bereganatu zituen.
1942an, “swingaren aroa“ bukatuta zegoenez ahal zuen bezala eutsi zion egoera zailari. 1955ean “The Benny Goodman Story“ filmean parte hartu zuen. Europara, Errusiara eta Asiako herrialde batzuetara joan zen kontzertuak eskaintzera.
1986ko ekainaren 13an hil zen, hirurogeita hamazazpi urte zituela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Benny Goodmanen webgunea.