Edukira joan

Beneditarren monasterioa (Lazkao)

Koordenatuak: 43°02′11″N 2°11′17″W / 43.03642°N 2.18808°W / 43.03642; -2.18808
Wikipedia, Entziklopedia askea
Beneditarren monasterioa
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Monasterioko kaperaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLazkao
Koordenatuak43°02′11″N 2°11′17″W / 43.03642°N 2.18808°W / 43.03642; -2.18808
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1640
ElizbarrutiaDonostiako elizbarrutia
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea8

Beneditarren monasterioa, lehen Santa Teresa karmeldar oinutsena, Lazkaon dagoen monasterioa da, XVII. mendekoa. Lazkaoko herrigune historikoa osatzen du Lazkanotarren jauregiarekin, San Migel elizarekin, Santa Ana komentuarekin eta beste eraikin batzuekin.

Eraikina 1640 urtean eraiki zen Maria Lazkanokoa, Lazkano etxeko anderearen aginduz, karmeldar oinutsen moja komunitate bat bere baitan hartzeko asmoz. 1835. urtean Mendizabalen Desamortizazioaren ondorioz eraikina hutsik geratu zen, Santillanako Markesarena izaten jarraitu bazuen ere. Eraikina 1916. urtera arte hutsik egon zen, baina urte hartan bertan Belokeko beneditarrak ezarri ziren Lazkaoko Santa Teresan, Belokeko monasterioa Frantziako Gobernu errepublikanoak hartu baitzuen jabetzan.

1943. urtean Belokeko Beneditar komunitatearekiko independentzia lortu zuten Lazkaoko Beneditarrek, priorerri independente bihurtuz.

Lazkaoko Beneditarren Fundazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lazkaoko Beneditarren Fundazioa Lazkaoko Beneditarren Fondoa deiturikoa gorde, osatu, garatu eta gizartearen esku jartzea helburu duen erakundea da.

Oin zuzeneko madrildar erretaula barrokoa da, zizeiluaz, hiru kaleko gorputz bakarraz eta erremate erdizirkularraz osatua. Altzari honek Vicente Berdusan pintorearen bederatzi margolan ditu, zizeiluan, alboetan eta errematean banatuta agertzen direnak. Bestalde, erretaulako erdiko kalean eskultura bakar bat ikus dezakegu. Erdi puntuko horma-konka batzuez apaindutako horma-konka laukizuzenen bidez egituratzen da.

Zizeiluan margolan bana du alboetara, eta gorputz bakarrean, lau zutabe handien bidez bereizten dira kaleak. Albokoek garapen bertikal handia dute eta zatitu egiten dira bakoitzak bina margolan agertzen delarik. Zutabe hauek txirla itxurako apaindura oparoa dute. Errematean bi pilastra agertzen dira Kalbarioaren horma-konkaren alboetara eta hegalak akanto kiribilduekin apainduta daude. Erretaulak fintasun handiko apaindura ederra du horma-konketako arkubarneretan, landare-motibo, txarteltxo eta lore handiez osatua.

Erretaulako ikonografiak gai teresarrak jorratzen ditu nagusiki, eta multzo osoan agertzen den irudi bakarra erdiko kaleko horma-konkako Santa Teresa Avilakoaren irudia da. Zizeiluko ziklo osoa santu honi buruzkoa da, eta "Santa Teresaren Zulaketa", "Santa Teresa Kristoren iltze bat jasotzen", "Ama Birjina eta San Jose Santa Teresari lepokoa ipintzen" eta "Santa Teresa eta haren anaia Rodrigo, osabak aurkitu ondoren" oihalez osatzen da. Erretaulako gorputz bakarreko alboetako kaleetan Andre Maria Sortzez Garbiaren eta San Eliasen margolanak ikus ditzakegu Ebanjelioaren zatian, eta Ama Birjinaren Ikustaldiaren eta San Eliseoren irudiak Epistolan. Errematean, Gurutziltzaketaren adierazkortasun handiko oihal ikusgarria dago, 1664ko sinadura eta data duena.

Erretaula urre-kolorez margotuta dago, garai hartako ereduari jarraikiz. Koloreztatze horren egikera egokiak bizitasuna eta oparotasuna ematen dio multzo osoari.

Lazkaoko monasterioko altzari hau EAEn dauden madrildar ereduko lehenbizikoetako erretaula dugu. Kalitate oneko taxuera arkitektonikoa du eta Vicente Berdusan XVI. mendeko azken herenean nabarmendutako pintorearen margolan bikainez osatzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa