Edukira joan

Belinda Washington

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belinda Washington

Bizitza
JaiotzaAltrincham1963ko abuztuaren 29a (61 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
 Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaurkezlea, telebista aurkezlea eta aktorea
IMDB: nm0913401 Edit the value on Wikidata

Belinda Maria Washington Baca (Altrincham, Cheshire, Ingalaterra, 1963ko abuztuaren 29a) jatorri britainiarreko aktorea, telebista aurkezle eta abeslari espainiarra da.[1][2][3][4]

Zuzenbide, Publizitate eta Arte Dramatikoko ikasketak egin ostean, 1991n egin zuen debuta kameraren aurrean, Jesús Hermidaren eskutik, El programa de Hermida saioan, kazetari horrek Antena 3 katean gidatzen zuen magazinean.[5]

Ikus-entzunezko komunikabideekin lehen harremana izan ostean, benetako ospea Telecincoren bidez iritsi zitzaion, eta hiru denboralditan (1995 eta 1998 artean) José Antonio Botella "Chapis"-ekin batera "¡Qué me dices!" aurkeztu zuen, Espainiako telebistan prentsa arrosari eskainitako lehen saioetako bat.

Lortutako ospeari esker, De domingo a domingo (1997-1998) asteroko magazina aurkezten hasi zen. Gero, Carmen Sevilla ordezkatu zuen Telecupón saioan (1999); eta La trituradora (1999), Grandiosas (2000), Rosa Villacastín eta Lolita Floresekin; eta Televisión españolan El planeta de los niños (2002-2003) eta Padres en apuros (2003-2004) saio pedagogikoak aurkeztu zituen. Era berean, hipnosi eta médium bidezko erregresio hipnotikoen saio bat aurkeztu zuen Canal Sur, Telemadrid, Canal 9 eta beste kate autonomikoetan eta abar. Flashback. Regreso al pasado (2002-2003), Ines Ballesterren ordezkatu zuen.

2004an Telemadrid kateak fitxatu zuen, Abierto por la mañana magazinaren buru jartzeko. 2006an Plaza Mayor saioa aurkezten hasiz en Gaztela-Mantxa TVn.

2010ean, Más de 1000 canciones musika-saioa aurkeztu zuen Castilla-La Mancha TV katean.

Antena 3 kateko Hermanos de leche (1994) telesaileko atal batzuetan egin zuen debuta aktore gisa, Jose Coronadorekin. Gero, La casa de los líos (2000) eta Con dos tacones (2006), Hermanos y detectives (2008) telesailetan ere parte hartu zuen, Telecincon. 2009ko urrian, Telecincoko La pecera de Eva telesailean hasi zen lanean, eta 2010ean, Zebra Produccionesek Cuatro kanalerako ekoitzitako Valientes pelikulan aritu zen, eta Telecinco Homicidios telesailean ere lan egin zuen, Eduardo Noriegarekin. Aktore gisa egin duen beste agerraldi bat Cuatroko Ciega a citas telesailean izan da.

Antzerkian 1994an egin zuen debuta, Santiago Moncadaren Mejor en octubre lanarekin, Arturo Fernandezekin batera. 2008an, Madrilgo Teatro La Latina antzokian Como te mueras te mato antzezlanaren protagonista izan zen.

Zineman, Miguel Albaladejoren Manolito Gafotas, 1999 filmean agerraldi labur bat eta kameo bat Juan Muñozen ¡Ja me maaten...!

Telebistan, Tu cara me suena saioaren lehen ediziora gonbidatu zuten, non Rita Hayworth imitatu zuen Gilda filmeko Put the Blame on Mame abestia interpretatuz. Saio horren zazpigarren edizioan, gonbidatu gisa itzuli zen Louis Armstrong imitatuz Wonderful World abestiarekin, eta, azkenean, lehiakidea izan zen Tu cara me suena 8 saioan.

2016az geroztik, Netflixen Paquita Salas telesailean parte hartu zuen, eta bere burua interpretatu zuen, ordura arte egindako hiru denboraldietan behin eta berriz agertzen zen pertsonaia.

Filmak
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1999 Manolito Gafotas Ama Orejones Bigarren mailako papera
2000 Ja me maaten...! Susan Bigarren mailako papera
2013 Caminante Mara Film laburra

Telebistako serieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Seriea Kanala Pertsonaia Oharrak
1994 Vecinos Antena 3 Ágata 19 atal
Farmacia de guardia bezeroa Atal 1
Hermanos de leche Emi 7 atal
1996 Médico de familia Telecinco Belinda Ata 1
2000 La casa de los líos Antena 3 Teresa 3 atal
2003; 2009 El comisario Telecinco Elena Barrios/Victoria
2004 Mis adorables vecinos Antena 3 Elena Atal 1
2006 Con dos tacones La 1 Mari Mar 5 atal
2007 Hospital Central Telecinco Periodista 2 atal
2008 Lex Antena 3 Mujer Atal 1
2008-2009 Hermanos y detectives Telecinco Inés Altolaguirre 12 atal
2009 Somos cómplices Antena 3 Susana González-Avilés 2 atal
2010 Valientes Cuatro Alicia Varela 45 atal
2011 Homicidios Telecinco Paulina Atal 1
2012 Carmina Pilar Lezcano
2013 Niños robados Dolores del Prat 2 atal
2014 Ciega a citas Cuatro Piluca Aranda 137 atal
2015 Algo que celebrar Antena 3 Felicidad 2 atal
2015-2016; 2018 Yo quisiera Divinity Asunta 86 atal
2016 Lo que escondían sus ojos Telecinco Pura Huétor 4 atal
2016-2019 Paquita Salas Netflix Bere burua 5 atal
2018-2019 Pasionaria Millennial Instagram Lola Cascón 10 atal
2020 Rubí W Studios y Televisa Espainiako erregina 2 atal
2022 Señor, dame paciencia Antena 3 Candela 8 atal
2022-2023 La que se avecina Prime Video Elisabeth "Elisa" Nevado 3 atal
2024 4 estrellas La 1 Blanca Vázquez ? atal
2024 Eva & Nicole Renata 8 atal

Telebista-saioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Telebista saioak
Urtea Saioa Katea
1991-1992 El programa de Hermida Antena 3 Laguntzailea
1995-1998 ¡Qué me dices! Telecinco Aurkezlea
1997 Moros y cristianos Laguntzailea
1997-1998 De domingo a domingo Aurkezlea
1997-2001 Telecupón
1999 La trituradora
2002 Grandiosas
La corriente alterna Laguntzailea
2002-2003 El planeta de los niños TVE Aurkezlea
Flashback: regreso al pasado Canal sur
2003-2004 Padres en apuros TVE
2004 Abierto por la mañana Telemadrid
2006 Plaza mayor CMM TV
¡Mira quién baila! TVE Lehiakidea
3. finalista
2011 ¡Qué tiempo tan feliz! Telecinco Laguntzailea
Tu cara me suena 1 Antena 3 Gonbidatua
2016 Amigas y conocidas TVE Laguntzailea
2017 Me lo dices o me lo cantas Telecinco Lehiakidea

Irabazlea
2018 Tu cara me suena 7 Antena 3 Gonbidatua
2019 Adivina qué hago esta noche Cuatro VIP gonbidatua
Ven a cenar conmigo: Gourmet edition Telecinco Lehiakidea
3. postua
2020 1, 2, 3... hipnotízame Antena 3 Lehiakidea
2020-2021 Tu cara me suena 8
2022 Esta noche gano yo Telecinco
2023 Tu cara me suena 10 Antena 3 Agustín Jiménezen laguntzailea
Antzerki lanak
Urtea Lana Pertsonaia Oharrak
1994-1995 Mejor en octubre Beatriz Rol nagusia
2008 Como te mueras te mato bere burua
2010 Cómplices Magüi Bigarren mailako rola
2013 Ni para ti, ni para mí Marta Rol nagusia
2015 Insatisfechas[6] La Mari
  • El placer de lo pequeño liburuaren egilea da.
  • Lehiakide gisa parte hartu zuen ¡Mira quién baila! saioan (2005-2006)
  • Miriam Diaz Aroca aktorearen koinata izan zen.
  • 2013. urtean egin zuen debuta akuarela margolari gisa, «Uneak» izeneko 17 akuarelako erakusketarekin.[7]
  • Urrezko TFrako izendatua (1996) Aurkezle Onenaren atalean ¡Qué me dices! saioarekin.
  • Aurkezle Onenaren Urrezko TFa irabazi zuen (1997) ¡Qué me dices! saioarekin.
  • Me lo dices o me lo cantas telebista saioaren irabazlea (2017).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Sobre la nacionalidad brítanica y la doble nacionalidad. ICRtranslations 26 de julio de 2016.
  2. (Gaztelaniaz) López, Juan Ramón. (2021-07-12). «Confesiones con Belinda Washington: la pintura, su vida en pareja y sus hijas» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  3. (Gaztelaniaz) Zárate, Pedro. (2024-05-24). «Belinda Washington: "Yo siempre quise ser actriz, no presentadora, pero Hermida me cogió y yo encantada"» Vertele (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  4. (Gaztelaniaz) «Belinda Washington: “Yo le echo huevos a la vida”» La Vanguardia 2024-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  5. (Gaztelaniaz) Martínez, Alejandra González. (2023-07-11). «Así era Belinda Washington hace 37 años, antes de sus comienzos en la televisión» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  6. Miriam Díaz-Aroca y Belinda Washington, las Telma y Louise de barrio. .
  7. La Opinión de Murcia. Belinda Washington muestra su faceta como pintora en Bisel. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]