Edukira joan

Bekatua (Romero de Torres)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bekatua
(
El pecado)
Jatorria
Sortzailea(k)Julio Romero de Torres
Sorrera-urtea1913
IzenburuaEl pecado eta The Sin
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ekoizpen lekuaKordoba
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura, tenpera pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak185 (altuera) × 202 (zabalera) cm
Genero artistikoabiluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaMuseo Julio Romero de Torres (en) Itzuli
Sofia Erregina Museoa
BildumaSofia Erregina Museoa
InbentarioaAS00193
Gertaera nabarmenak1915
National Exhibition of Fine Arts, 1915 (en) Itzuli

Bekatua (espainieraz El pecado) Julio Romero de Torres margolari andaluziarraren margolana sinbolista da. 1913. urtean margotu zuen eta beste bi margolanen osagarria daː Grazia eta Bi bidexkak, biak 1915ekoak. Hirurak triptikoa osatzen dute. Obra hau artistak 1915ean Arte Ederren Erakusketa Nazionalean aurkezteko egin zuen. Gaur egun Kordobako Julio Romero de Torres Museoan ikus daiteke non Sofia Erregina Museoak gordailuan utzi du.

Biluzik dagoen emakume gazte batek margolanaren protagonismoa biltzen du. Ohe baten gainean, ikusleari bizkarra ematen dio. Emakumearen aurpegia bera begiratzen ari den ispilu batean ikus daiteke. Ohe ondoan lutoz jantzitako lau emakume daude; haien artean hitz egiten ari dira eta, aldi berean, ispilua eta sagar bat heltzen ari dira. Ispilua eta sagarra bekatuaren sinboloak dira. Sagarra heltzen duen emakumea irrifarrez dago. Lurrean biluzik dagoen emakumearen zapatak ikus daitezke.

Atzealdean, galeria baten bidez, San Hipolito Errege Kolejiata ikus daiteke. Atzerago, hurruti, gaztelua duen mendi bat.

Margolana iluna da eta argia, Romero de Torresen lanetan agertzen den berezitasunekin, biluzik dagoen emakumearen gainean zentratzen da.

Esanahi sinbolista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julio Romero de Torresen obran emakumearen irudiak garrantzi handia du. Behin eta berriro emakumearen gorputzean eta adin desberdinen inguruko ausnarketan zentratu egindo da. Hiru margolan hautan garaian eta haren ustez emakumeak zituen bi bide azaldu nahi zituenː erljioarena eta sexuarena, beste modu batez esanda, garbitasunarena eta lizunkeriarena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]