Begi (botanika)
Itxura
Begia edo ernamuina, botanikan, landareen puja-hasikina da, irekitzean adarra, kimu hostoduna edo lorea emango duena.[1] Lorea denean erantzen dena, pipil, pinporta edo lore-begi terminoak ere badira euskaraz[2].
Gehienean adar-puntan edo hostoen galtzarbean kokaturik egoten da, eta katafiloz babesturik dagoen meristemo apikal (banaketa ahalmena duten zelulez osatutako ehuna) batez eratuta dago.
Begi motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Begiak kokapen, egoera, morfologia eta funtzioaren arabera sailka daitezke:
- Kokapenaren arabera:
- Punta-begia: Adaxkaren puntan kokaturik dagoena.
- Galtzarbeko begia: Hosto-galtzarbean kokaturik dagoena.
- Begi arrotza: Hosto-galtzarbetik edo adar-puntatik kanpo kokaturik dagoena.
- Egoeraren arabera:
- Begi gehigarria
- Negu begia: Negua atsedenean pasatzen duena.
- Begi lokartua: Denbora luzean irekitzen ez den begia, inoiz ustekabeen gara daitekeena.
- Morfologiaren arabera:
- Begi ezkataduna: Ezkataz estalirik dagoena.
- Begi biluzia: Katafiloz babesturik ez dagoena.
- Begi ileduna
- Funtzioaren arabera:
- Lore-begia: irekitzen delarik lorea emango duena.
- Hosto-begia irekitzen denean kimu hostoduna emango duena.
- Begi mistoa: bai hostoak eta bai loreak ekarriko dituena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Begi. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-2-6).
- ↑ «EH - Bilaketa - Pipil» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-12).